Eraisteko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Eraisteko lizentzia. (PDF 97kb)

 

Zer da: Eraikinak eta eraikuntzak eraisteko udal lizentzia da.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Proiektu teknikoa* (ikus oharrak), eskumeneko fakultatiboak sinatua eta dagokion elkargo ofizialaren oniritziarekin, hauek barneratuz:
    • Memoria teknikoa, egiteko lanak azalduz, jarraitzeko programa eta egiteko lanen koordinazioa adieraziz, eta pertsonen nahiz gauzen babeserako eta, era berean, obraren, bide publikoen eta inguruko eraikuntza edo eraikinen babeserako hartzeko neurriak ere aipatuz.
    • Eragindako eraikinek egun duten egoeraren planoak (oina, altxaera eta sekzioak 1:100 eskalan).
    • Eraikin osoaren kanpoko itxura islatzeko argazkiak 18x24 zentimetroko neurrian, proiektuaren egileak sinatuak eta errealitatearekin bat datorrela adierazita.
    • Laneko Segurtasun eta Osasunaren Ikerketa, dagokion teknikariak burutua.
    • Hondakinen Kudeaketaren Ikerketa.
  • Obrez arduratzen diren teknikari gorenaren nahiz ertainaren izendapena.

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: positiboa, hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat ez etortzea gertatu ezean.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Txosten teknikoa igortzea.
  2. Ebazpena ematea.
  3. Interesdunei jakinaraztea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Likidazioa burutzea.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARITZA

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Argazkia
  • Txostena
  • Oraingo egoeraren planoa
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra
  • Ardura adierazpena

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak