Obra handiko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Obra handiko lizentzia. (PDF 112kb)

 

Zer da: Adierazpenezko izaera duen baimen administratiboa da. Honen bitartez hurrengoko lanak burutzea ahalbidetzen dira: eraikuntzako lan berria, instalazioen eraikuntza eta ezarpena; eta, baita ere, eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo ezarpen arkitektonikoari eragiten dioten handitzeak, berrikuntzak eta kontserbazioak.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisikoak edo juridikoak edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Goi eta erdi mailako teknikarien izendapena. Lanen arduradunak.
  • Bisatutako proiektu teknikoa, ale bat paperean eta beste bat digitalean aurkeztu beharko dira.
    • Lizentzia oinarrizko proiektuaren gainean emango da, teknikari eskudunak sinatua, eta dagokion elkargo profesionalak bisatua.
    • Lanak hasi aurretik exekuzio–proiektu osatu bat aurkeztu beharko du, teknikari eskudunak sinatua, eta dagokion elkargo profesionalak bisatua.
  • Legeriak kasu bakoitzerako eskatutako baimenak.

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: negatiboa, planta berriko eraikinen eraikitze eta ezarpen lanen kasuetan. Beste guztietan bidezkoa da.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. UBT-koei bidaltzea.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Eskaeraren eta proiektuaren azterketa, hirigintz-araudira egokitzen den konprobatuz. Eragindako Administrazio Publikoek nahitaezkoa baldin badute txostena ematea, berauei eskaera jakinaraztea.
  2. Txosten teknikoa egitea.
  3. Eskaeraren gaineko ebazpena.
  4. Ebazpena jakinaraztea interesdunari.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Kitapena.
  2. Kitapena interesdunari bidaltzea.

IDAZKARITZA

  1. Artxibatzea UBT-aren eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Txostena
  • Oraingo egoeraren planoa
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra
  • Ardura adierazpena

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak