Biztanleen udal erroldan alta

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Biztanleen udal erroldan alta (PDF 116kb).

 

Zer da

Pertsona batek biztanleen udal erroldan izena ematean datza. Honen bidez herritar gisa legediak jasotako eskubide eta betebehar guztiak egikaritu ahal izango ditu.

Arrazoi hauengatik eratorri daiteke:

  1. Bizileku-aldaketa jatorrizko udalerria edo herrialdea jakinaraziz.
  2. Ez-egiteagatik: ohiko bizilekua izan arren, erroldan ez dauden pertsonak edo beste udalerri batetako erroldan izena emanda daudela ez dakitenak.

 

Nork eskatzen du: Interesa duen edozein pertsonek edo horien legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 105-Erroldan izen-ematea.(PDF 117kb)

Izen-emate orria behar den bezala eta datu guztiekin beteta egotea eta adindun guztiek sinatuta.

 

Dokumentazio gehigarria

  • Baimena-dokumentua  KUDEAKETAK-BAIMENA.(PDF 63kb) ordezkaritza dokumentua izapidea burutu edo sinatu interesdunak ez diren pertsonek egiten dutenean.
  • Documentazio pertsonala:
    • Erroldatzen diren guztien NAN (derrigorrezkoa 14 urtetik aurrera). Hala ere 16 urtera arteko erroldatzea, NANik gabe, onartzen da.
    • Adingabekoak: Familia-liburua bizikidetza-unitatea direla eta beraien kargu dituzten seme-alabak egiaztatzeko.
    • Erkidegokoak ez diren atzerritarrak: bizileku-baimena indarrean (AIZ), baldin badute, edo bestela indarrean dagoen jatorrizko estatuko dokumentazioa (Pasaportea).
    • Erkidegokoak diren atzerritarrak: bizileku-baimena indarrean (AIZ), baldin badute, edo bestela indarrean dagoen jatorrizko estatuko NAN.
  • ETXEBIZITZA HUTSA (Ez daude pertsona erroldaturik). Dokumentu hauetakoren bat:
    • Jabetza-titulua: eskritura edo salerosketa-kontratu pribatua, testamentua, lagapena (Eskatzaileak baimena eman diezaioke Udalari eskaera berean dauden katastroko datuak kontsulta ditzan)
    • Errentamendu-kontratua.
    • Jaberaren baimena.
    • Etxebizitzako azken 3 hilabeteko edozein hornikuntza-ordainagiria (argia, ura...)
    • Banantze, dibortzio edo neurri-onarpen sententzia (irmoa den eginbidea ere aurkeztuz) non adierazten den etxebizitzaren erabilera eta luperketa ematen zaiola.
  • ETXEBIZITZA BETETA (Pertsona erroldatuak daude). Erroldatzean antzinatasunik handiena duen pertsona erroldatuaren baimena behar da:

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun, inguruabar berezirik ez izatekotan.

Plazo legal: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: badagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistroa, eskaneatzea eta interesa duen pertsonarentzako kopia egitea.
  3. Datu basean etxebizitzaren egoera aztertu (hutsik dagoen ala ez,...).
  4. Egiaztapen gehigarririk behar ez dituzten altentzat:
    1. Biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan datuak sartzea.
    2. Aurkeztutako agiriak fotokopiatzea (oso garrantzitsua EINarekin lotutako izapideetarako eta funtzioetarako).
    3. ESTATISTIKARI helaraztea dokumentazioa artxibatzeko eta egiaztatzeko.

 

Geroko izapideak

ESTATISTIKA

  1. Udaltzaingoaren txostena eta beste egiaztatze egintza batzuk eskatzea.
  2. Alta ukatuko balitz, ebazpen arrazoitua eta jakinarazpena eskatzaileari.
  3. Alta emango balitz, jakinarazpena jatorrizko udalari.
  4. Dokumentazioaren artxibatzea.

 

Argibideak

Ez da beharrezkoa baja eskatzea jatorrizko udalerrian.

Hauen inguruko eskaerak egiaztatuko dira:

  • Adingabekoen alta gurasoena ez den etxe batean, bi gurasoen baimena egiaztatu arren.
  • Altak etxebizitza hutsean soilik sendi izaerako erlaziorik ez duen jabearen baimenarekin.
  • Altak baimena ematen duen pertsonarekin erlaziorik ez duten etxebizitza betetzen dutenetan.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Jabetza eskritura
  • Alokairu kontratua
  • Banantze, dibortzio, baliogabetasunaren epaiketa sententzia
  • Familia-liburua
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Etxebizitzan norbait erroldatuta badago, pertsona horren baimena.
  • Ordainagiria
  • Legezko ordezkaritza-agiria
  • Ardura adierazpena
  • Erantzukizun zibileko asegurua
  • Erroldan alta eskatzea erroldako fitxaren bidez (lotura erroldako fitxara).

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak