Jarduerek eragindako zarataren neurketa-eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Jarduerek eragindako zarataren neurketa-eskaera. (PDF 99kb)

 

Zer da: Onetsitako entitate batek neurketa burutzeko eskaeran datza. Aurretik Udaltzaingoak ziurtatuta, establezimendu publikoetatik edo pribatuetatik eragindako zaraten eragozpenak salatu egin behar dira ( 324 Salaketa jardueren eragozpenengatik eta zaratengatik (PDF 97kb) izapidea ikusi).

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: positiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea izapidetze aldera.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Zaraten igorle den lokalaren jarduera-espedientea gainbegiratzea.
  2. Ziurtagiridun Entitate bati neurketa agintzea.
  3. Ondorioak jasotzen dituen txosten teknikoa osatzea.
  4. Ebazpena.
  5. Interesdunari jakinaraztea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Dagokion likidazioa burutzea.

IDAZKARITZA

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

 

Argibideak

OSO GARRANTZITSUA:

Tasa honakoak ordaintzekoa izango da:

  • Neurketa eskatu duenak, jarduerak neurri zuzentzaileak betetzen baditu.
  • Jardueraren titularrak, jarduerak neurri zuzentzaileak betetzen ez baditu.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak