Ondare-erantzukizun erreklamazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Ondare-erantzukizun erreklamazioa (PDF 102kb).

 

Zer da: Administrazio publikoaren aldetik, ondareetan eta eskubideetan kalteak eragiteagatik, kaltetuak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aitortzean datza, ezinbesteko kasuetan ezik. Kaltea beti zerbitzu publikoen funtzionamendu ohikoaren edo ezohikoaren (zentzu zabalean ulertua) ondorioz eragindakoa izan beharko da.

 

Nork eskatzen du: Udalerriko zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorioz, bere gain edo bere ondasunetan kalteren bat jasan duen pertsona orok edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Erreklamatzeko eskubidea kaltea jasan eta urtebetera preskribatzen da. Kalte fisiko edo psikikoei dagokienean, kaltetua sendatu edo ondorioen irismena zehaztu ondoren zenbatzen hasiko da epea.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb).

 

Dokumentazio gehigarria

  • NAN, erroldatu gabeko pertsonek.
  • Ezbeharra gertatu zen lekuaren edota, hala dagokionean, kaltetutako ondasunaren argazkiak.
  • Lesioak egiaztatuko dituen osasun txostena, hala dagokionean.
  • Udaltzaingoaren aurrean egindako salaketa, hala dagokionean.
  • Eragindako gastuaren aurrekontua edo faktura.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Gehienezko epea: 6 hilabete (prozedura laburtua: 30 baliodun egun)

Epe barruan ez erantzutearen ondorioak: ezeztatzailea.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. IDAZKARITZARI bidaltzea

 

Geroko izapideak

IDAZKARITZA

  1. Espedientea irekitzeko dekretua.
  2. Eskatzaileari dekretuaren berri ematea, horrekin lotutako nahi beste dokumentu barne har ditzan.
  3. NAHASTUTAKO ARLOEI txostena eskatzea eta, hala dagokionean, udal zerbitzua ematen duen enpresari ere bai.
  4. Proba-aldiari eta probarako baliabideen praktikari hasiera ematea, hala dagokionean.
  5. Eskatzaileari audientzia egitea, espedientean jasotako dokumentazio osoa bidalita.
  6. Ebazpen proposamenak egitea.
  7. Batzorde Juridiko Aholkulariari epaia eskatzea, 18.000 € edo gehiagoko erreklamazioetan.
  8. Ebazpena.

 

Argibideak

Prozedura orokorraren ekintza, dokumentu eta informazioa ikusitakoan, organo bideratzailea uste badu argiak direla lesioaren kausa eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren arteko harremana zein kaltearen balorazioa eta kalte-ordainaren zenbatekoaren arteko harremana, prozedura bertan behera uzteko ofizioa eta prozedura laburtua adostu ahalko ditu.

Espedientean jasotako egintza administratibo guztiak jakinaraziko zaizkio udalak kontratatutako erantzukizun zibileko aseguruaren ardura duen aseguru konpainiari.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Argazkia
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Salaketa
  • Aurrekontua
  • Eskabide orokorra
  • Osasun txostena

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak