Salaketa jardueren eragozpenengatik eta zaratengatik

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Salaketa jardueren eragozpenengatik eta zaratengatik. (PDF 97kb)

 

Zer da: Salaketa jartzea da, establezimendu publikoek edo pribatuek eragindako zaraten eragozpenengatik.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Aldez aurretik, zaratak entzuten diren unean, UDALTZAINGOARI deitu beharko zaio, polizia-agenteek etxebizitzatik bertatik zarata neur dezaten.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Zaraten igorle den lokalaren jarduera-espedientea gainbegiratzea, UDALTZAINGOAK egindako neurketaren arabera, dagozkion neurriak hartze aldera.
  2. Salaketa argudiatua izan daitekeela ikusten bada, zarata neurtzeko eskaera-eredua helaraziko da (ikus  325 Zarataren neurketa eskaera (PDF 99kb) izapidea), 29. Ordenantza fiskala agiriaren kopiarekin batera.

IDAZKARITZA

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak