Udal akordio politikoen ziurtagariak eta datuak udal erregistroetan (Informazio publikora atzipena)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Udal akordio politikoen ziurtagariak eta datuak udal erregistroetan (Informazio publikora atzipena) (PDF 101kb).

 

Zer da

Udal artxiboetan dauden Alkatetzak, Tokiko Gobernu Batzarrak edo Osoko Bilkurak hartutako udal akordioen ziurtagiriak eta bukatutako gaien inguruko datuen kopiak ematea da.

OSO GARRANTZITSUA:

Atzipenak ezin izango du arriskuan jarri herritarren segurtasuna, zehatzeko edo zaintzeko eta ikuskatzeko ahalmena, eta izaera pertsonaleko datuen babeserako araudia errespetatu beharko du.

 

Nork eskatzen du: Interesa duen edozein pertsonak edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kb).

Eskatutako informazioa eta informazioa eskuratzeko aukeratutako bidea adierazita. Nahi izanez gero, zertarako eskatu den ere adierazi ahal izango da.

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskatzailearen NAN edo legezko ordezkariaren egiaztagiria.
  • Interesdun izate hutsa egiaztatzeko balio dezakeen dokumentazioa.

 

Prezioa

Kopiak bidaltzeko kasuetan, sarbidea horrela egiaztatzen bada:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Legezko epea: hilabete 1.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. IDAZKARITZARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

IDAZKARITZA

  1. Sarbidea osotasunean edo zatika baimentzea edo sarbidea ukatzea.
  2. Eskatzaileari eta eskatu duten interesdunei jakinaraztea, baita, hala dagokionean, aurkariei ere.
    • Informazio horrek Udalaren esku ez dagoen informazioari erreferentzia egiten badio, organo eskudunari igorri eta eskatzaileari jakinaraziko zaio.
    • Informazioak hirugarren pertsona baten eskubide edo interesei kalte egiten badie, ukatu ahal izango da.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Sarbidea idatzizko kopien bitartez egiten bada, dagokion likidazioa burutzea.

 

Argibideak

TELEFONOZ: Telefono bidez udalbatzaren akordioen ziurtagiriak baino ezin izango dira eskatu.

Informazioa argitaratu egin bada, ebazpenean berau eskuratzeko modua adieraz daiteke.

Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko prozesua araudi espezifikoak zehazten du:

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK