Arma-txartelaren jaulkipena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Arma-txartelaren jaulkipena. (PDF 97kb)

 

Zer da

Bi motatakoak diren 4. mailako armak edukitzea eta erabiltzea gaitzen duen agiriaren eskaeran datza:

  1. A TXARTELA. Karabinak eta pistolak, tiro erdiautomatikodunak eta errepikapenekoak; eta akzio bikoitzeko errebolberrak, airez edo eskopetetara bereganatu gabeko konprimatuzko gasen bidez eraginda. A Txartel honen baliozkotasuna 5 urtekoa da.
  2. B TXARTELA. Karabinak eta pistolak, anima laudunak edo marratuak. Tiro bakarrekoak eta akzio bakuneko errebolberrak, airez edo eskopetetara bereganatu gabeko konprimituzko gasen bidez eraginda. B Txartel honen baliozkotasuna iraunkorra da.

 

Nork eskatzen du: Airez edo konprimatuzko gasen bidez eragindako armak erosten dituen titularrak edo bere legezko ordezkariak adingabea bada.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 601-Txartela-Armak-Eskaera (PDF 63kb)

 

Dokumentazio gehigarria

Adinez nagusiak:

  • NANaren fotokopia.
  • Armaren faktura zehatza, bertan armategiaren aldetik era zehaztuan jasoko dira armaren marka, modeloa, serie zenbakia eta ezaugarriak; baita 4.1 edo 4.2 kategoriakoa den ere.
  • Zigor aurrekarien ziurtagiria (agiri hori Udalean bertan lor daiteke, interesatuak horretarako baimena ematen badu).

Adingabeak (14-18 urte):

  • Adingabearen eta legezko ordezkariaren NAN fotokopiak.
  • Armaren faktura zehatza, bertan armategiaren aldetik era zehaztuan jasoko dira armaren marka, modeloa, serie zenbakia eta ezaugarriak; baita 4.1 edo 4.2 kategoriakoa den ere.
  • Legezko ordezkariaren zigor aurrekarien ziurtagiria (agiri hori Udalean bertan lor daiteke, interesatuak horretarako baimena ematen badu).

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 10 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. Zigor ziurtagiria eskatzea.
  4. UDALTZAINGORA bidaltzea.

 

Geroko izapideak

UDALTZAINGOA

  1. Txartela jaulkitzea, hala badagokio.
  2. Txartela jaulki ondoren telefonoz jarriko dira harremanetan interesdunarekin Udaltzaingorik pasa dadin haren bila, dokumentatutako arma aurkeztu ondoren ikuskatzeko.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskabidea
  • Aurrekari penalen ziurtagiria
  • Arma erosketaren faktura

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak