Lokalen eta materialen behin-behineko lagapena kirol eta soziokultural izaerako jardueretarako

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Lokalen eta materialen behin-behineko lagapena kirol eta soziokultural izaerako jardueretarako. (PDF 101kb)

 

Zer da

Arlo soziokulturalak kudeatzen dituen lekuen eta materialen behin-behineko lagapena eskatzean datza. Behin-behineko lagapenak 3 motatakoak izan daitezke:

  • UNE ZEHATZ BATERAKO behin-behineko lagapena. Adibidez: Kultur Etxeko gela bat uztea astearte batean 18:00etan TBarekin eta DVDarekin.
  • Behin-behineko lagapen JARRAITUA urtean zehar. Adibidez: Kultur Etxeko gela bat uztea ostegun guztietan 20:00etan urritik ekainera.
  • Behin-behineko lagapen IRAUNKORRA. Adibidez: Txaleta arrosaren erabilera lagatzea Itxaropena elkarteari.

 

Nork eskatzen du

18 urtetik gorako edonork edo bere legezko ordezkariak edo taldeek.

Lagapenerako lehentasunak:

  • SUBJEKTUAK. Gainerako taldeen aurretik lehentasuna izango dute Etxebarrin erroldatutakoek, Elkarteen Udal Erregistroan izen emanda dauden elkarteek eta Hezkuntza Zentroek.
  • JARDUERA. Gizarte eta kultura, kirol eta hezkuntzarekin lotura duten jarduerek lehentasuna izango dute beste jarduera mota baten aurretik.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan. Ekintza egin baino 15 egun aurretik gutxienez.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. EUSKARA ZERBITZURA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

EUSKARA ZERBITZUA

  1. Eskatutako ondasunaren erabilgarritasuna egiaztatzea.
  2. Eskaeraren balorazioa.

BAIEZKOTAN:

  1. UBT eta UDALTZAINGOA bidaltzea, hala badagokio.
  2. Dagokion txosten teknikoa egitea.
  3. Eskatzaileari edo entitate eskatzaileari erabakiaren jakinarazpen administratiboa egitea, eta hala badagokio, entitate laguntzaileei (DYA, Ertzaintza...).
  4. Erabakia artxibatzea.

Si NEGATIVO:

  1. Eskatzaileari edo entitate eskatzaileari erabakiaren jakinarazpen administratiboa egitea.
  2. Erabakia artxibatzea.

IDAZKARITZA

  1. SOZIOKULTURAL ARLOAREN eginbidearen ondoren, artxibatzea .

Argibideak

Eskaerak gutxienez 15 eguneko epearekin egin behar dira.

Gizarte eta kultur, kirol edo hezkuntza erabilerekin lotuta ez dauden lagapen eskaerei buruzko erabakiak dagokion zinegotziak hartuko du.

Oro har, ez dira lagapen mota honetan sartuko zerbitzuak esleituta dituzten enpresek kudeatzen dituzten guneak.

Eskatzailearen erantzukizuna izango da jarduerak berak eskatzen dituen baimenak lortzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Eskabide orokorra

Legezko informazioa

Ez dago izapide honi loturiko lege-araudirik.

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

ARLO SOZIOKULTURALA

Astelehenetik ostiralera 8:00 – 15:00 Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 – 19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Teléfono: 94 426 7000 – 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - euskarazerbitzua@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak