Haustesle-erroldara erreklamazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Haustesle-erroldara erreklamazioa (PDF 105kb).

 

Zer da: Hauteslearen inguruko baztertze edo sartze desegokiaren edo datu okerren gaineko erreklamazioa Hautesle Erroldan da.

 

Nork eskatzen du: Interesa duen edozein pertsonak edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua: Eskabide eredua Hautesle-erroldaren kudeaketarako programa informatikoaren bitartez eskuratzen da hauteskunde-prozesu bakoitzean.

 

Dokumentazio gehigarria

  • NAN.
  • Europako Erkidegokoak diren atzerriko herritarrak: Indarreko bizileku-baimena (AIZ) edo, halakorik ezean, jatorri herrialdeko indarreko NAN.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 1 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ezeztatzailea.

 

Geroko izapideak

ESTATISTIKA: Hauteskunde-prozesua deitu gabe.

  1. Eskabidea automatikoki betetzea eta eskatzaileak sinatzeko inprimatzea, hala dagokionean.
  2. Alkateak eta Udal Idazkariak sinatzea, eskatzailea Etxebarrin erroldatuta dagoela edo ez dagoela ziurtatuta.
  3. Kopiak egitea (3): Udalarentzat, interesdunarentzat eta Hautesle Erroldaren Bulegoarentzat.
  4. Erroldatuta badago, errolda agiria egitea.
  5. Bidalketa-idazkia Hautesle Erroldaren Bulegora postaz igortzea, erreklamazio orriarekin batera errolda agiria aurkeztuta.
  6. Erreklamazioa artxibatzea.

ESTATISTIKA: Hauteskunde-prozesua irekita.

  1. Eskabidea automatikoki betetzea eta eskatzaileak sinatzeko inprimatzea, hala dagokionean.
  2. Alkateak eta Udal Idazkariak sinatzea, eskatzailea Etxebarrin erroldatuta dagoela edo ez dagoela ziurtatuta.
  3. Kopiak egitea (3): Udalarentzat, interesdunarentzat eta Hautesle Erroldaren Bulegoarentzat.
  4. Erroldatuta badago, errolda agiria egitea.
  5. Erreklamazio-orria eta errolda agiria Hautesle Erroldaren Bulegora fax bidez igortzea, erreklamazioa jaso den egun berean.
  6. Ahalik eta azkarren, Bidalketa-idazkia Hautesle Erroldaren Bulegora postaz igortzea, erreklamazio orriarekin batera errolda agiria aurkeztuta.
  7. Erreklamazioa artxibatzea.

 

Argibideak

Hauteskunde-prozesua irekita badago, Hautesle Erroldaren Bulegoak ebazpena egingo du gehienez 7 eguneko epean, hautesleari zein Udalari jakinaraziko dio, Erroldan jasota.

Hauteskundeak deituta daudenean, erreklamazioak hauteskunde deialdi horretan ondorioak izan ditzan, hautesle errolda publikoari jakinarazteko epean aurkeztu behar da erreklamazioa.

Izapide hori EINaren Bulegoetan ere burutu daiteke (Zabalgune Plaza 3, Bilbo; 94 410 6100)

Erreklamazioa EINak ebazten du.

HAUTESLE ERROLDAREN KONTSULTA

Hauteskunde-aldia zabalik.

Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzek kontsulta zerbitzua izango du, hauteskunde-aldian zehar herritarrek kontsultak egin ahal izateko:

  • Aurrez aurre: NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaz identifikatuta.
  • Telefonoz: Herritarrak ematen dituen datuak baino ez dira konfirmatuko. Hautesleak emandako datuak (nortasuna eta bizilekua) hautesle-erroldan jasotakoekin bat badatoz, emango zaio hauteslekuaren eta hauteskunde-mahaiaren berri. Emandako daturen batez badator bat, datu horiekin ageri ez dela jakinaraziko zaio eta, informazio gehiago nahi badu, udaletxean bertan edo Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritza batera bertaratu beharko du.
  • Internet bidez: Kontsultaren bitartez hautesle erroldan izena emateko datuak ezagutu ahalko dira, baita hauteskunde-mahaiaren zein hauteslekuaren datuak ere. Datu hauek kontsultatzeko, ezinbestekoa da ziurtagiri elektronikoa edukitzea.

Gainera, botoa emateko bakoitzari dagokion hauteslekuaren eta hauteskunde-mahaiaren datua publikoki kontsultatzeko zerbitzua ere eskaintzen da, ziurtagiri elektronikoa eduki beharrik izan gabe.

Hauteskunde-alditik kanpo Ziurtagiri elektronikoa duten hautesleek, Internet bidez, kontsultaren unean indarrean dauden hautesle-erroldaren izen-emate datuak egiaztatu ahal izango dituzte.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskabidea

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK