Objektu galduen edo aurkituen izapidetzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Objektu galduen edo aurkituen izapidetzea. (PDF 95kb)

 

Zer da: Kalean edo instalazio publikoetan galdutako objektuak ematean edo berreskuratze-eskaeran datza.

 

Nork eskatzen du: Adinez nagusia den edonork, bere izenean edo adingabeen izenean, objektua aurkitu bada, edo, hala badagokio, aurkitu den objektuaren jabea dela ikusten bada.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 602-Objektuak-Galdutakoak (PDF 63kb)

 

Dokumentazio gehigarria

EMATEA: aurkitutako objektua baino ez da behar.

BERRESKURATZEA:

  • NAN, gidabaimena edo pasaportea aurkeztea.
  • Objektuaren jabetza egiaztatzeko dokumentua, balego.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 10 egun.

Legezko epea: 2 urte (objektuaren jabetza utzi zuenaren eskuetara pasatzeko).

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. UDALTZAINGORA bidaltzea.

 

Geroko izapideak

UDALTZAINGOA

  1. EMATEA.
    1. Ematearen dokumentuaren eta objektuaren artxiboa.
  2. BERRESKURATZEA.
    1. Eskatzen den objektua badagoen edo ez egiaztatzeko dokumentazioa aztertzea eta jabetzari buruz ebaztea.
    2. Interesdunarekin harremanetan jartzea objektua emateko, hala badagokio.

 

Argibideak

Kode Zibileko 615. artikulua

Norbaitek altxorraz bestelako gauza higigarri bat aurkitzen badu, hori itzuli behar dio aurreko edukitzaileari. Edukitzailea ez bada ezaguna, aurkikuntza zein herritan gertatu eta herri horretako Alkatearen zainpean utzi beharko da berehala.

Alkateak ohiko moduan argitaraziko du aurkikuntza, elkarren segidan bi igandetan.

Gauza higigarria ezin bada artatu narriadurarik eragin gabe edo horren balioa nabariro gutxitzen duten gastuak eragin gabe, eta bigarren iragarkia egin denetik zortzi egun igaro eta jabea ez bada agertu, gauza hori jendaurreko enkantean saldu eta horren prezioa gordailuan jarriko da.

Bigarren argitalpenetik bi urte igaro eta gero, ez bada jabea agertu, aurkitutako gauza edo horren balioa adjudikatuko zaio aurkitu duenari.

 

Zigor Kodea 253. artikulua

Hiru hilabetetik sei hilabete bitarteko isunaz zigortuko dira, irabaziak lortzeko asmoz, galdutako gauzaz edo jabe ezagunik ez duenaz jabetzen direnak, baldin eta bi kasu horietan, gauzaren balioa 400 eurokoa baino gehiagokoa ez bada. Gauzok arte, historia, kultura edo zientzia balioa badute, espetxealdi zigorra sei hilabetetik 2 urte artekoa izango da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Jabetza egiaztatzen duen dokumentua
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.

Legezko informazioa

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

POLICÍA LOCAL

24 horas. Urte osoan.

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Teléfono: 94 426 7000 – 94 426 3737

Fax: 94 449 1548 – 94 449 4937

e-mail: sac@etxebarri.net - policia.local@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak