Trafiko edo aparkatze arautu (TAO) atalen inguruko alegazioak zehapen-prozeduran

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Trafiko edo aparkatze arautu (TAO) atalen inguruko alegazioak zehapen-prozeduran (PDF 96kb).

 

Zer da: Zehapen-espedienteen (trafiko-isuna) hasieraren jakinarazpenaren aurrean aurkezten diren alegazioetan datza. Espediente hauen hasiera Udaltzaingoaren trafiko gaien inguruko salaketetan edo TAOko agenteen aparkatze arautuaren inguruko salaketetan daude.

 

Nork eskatzen du: Pertsona fisiko salatuak, salatutako ibilgailuaren titularrak edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: 20 egun naturalen epean, salaketaren jakinarazpena* jasotzen denetik hasita.

 

Eskabide-eredua

 604-Prozedura-Zigortzailea-Alegazioak (PDF 79kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Beharrezkotzat jotzen dena, aurkeztutako alegazioak frogatzeko.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Legezko epea: 3 hilabete.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Eskaera osatua erregistratzea eta eskaneatzea.
  3. UDALTZAINGORA bidaltzea.

 

Argibideak

* Salaketaren jakinarazpena:

POSTA ZERTIFIKATU bidez egiten da, ibilgailuaren helbidean edo salatutako pertsonarenean, salaketa modu pertsonalean egin bada.

20 egun naturaleko epean jakinarazpena postaz jaso denetik ondokoa egin ahal izango da:

  • Alegazioen idatzia aurkeztea. (%50eko onurari uko egitea). Prozedurak jarraituko du: probaldia, ebazpen proposamena, entzunaldia eta ebazpena.
  • Zigorra ordaindu ahal izango da %50eko onurarekin. (Alegazioak aurkezteari uko egiten zaio). Prozedura amaitu egiten da, ebazpena egin behar izan gabe.

OHARRA:

EZ badago Alegaziorik, eta zigorra ez bada betetzen, salaketak ondoko indarra hartuko du: BEHIN BETIKO EBAZPENA:

(Hori horrela da kasu hauetan: arau-hauste ARINAK, LARRIAK puntuak kendu gabe, LARRIAK ETA OSO LARRIAK, momentuan jakinarazitakoak.)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Beste batzuk
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 – 94 426 3737

Faxa: 94 449 1458

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK