Izen-ematea etxebarriko nekazaritza eta artisautza azokan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Izen-ematea etxebarriko nekazaritza eta artisautza azokan. (PDF 95kb)

 

Zer da: Etxebarriko Nekazaritza eta Artisautza Azokan parte-hartzeko izen-ematean datza. Azoka urtero iraileko azken igandean egiten da.

 

Nork eskatzen du:

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo bere legezko ordezkariak.

BALDINTZAK:

Ekonomia Jardueraren zergaren epigrafe egokian alta emanda egotea.

Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean alta emanda egotea.

Zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean egotea.

 

Noiz eskatzen da: Izen-emateko epea: Ekainaren 1etik uztailaren 31ra.

 

Eskabide-eredua

 418-Azoka-Nekazaritza-Artisautza-Izen ematea (PDF 67kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • EJZn alta (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)
  • Autonomoen erregimenean alta
  • Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Ogasunak jaulkitako aldeko ziurtagiria

NEKAZARIEN kasuan, aurrekoaz gain ondokoa aurkeztu behar dute:

  • Nekazaritzako ustiategiaren txartela
  • Osasun erregistroa, indarrean

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. EUSKARA ZERBITZURA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

EUSKARA ZERBITZUA .

  1. Dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Dokumentazioa falta den kasuetan telefonoz eta telematikoki jakinaraztea.
  3. Onarpena berrestea zerrenda publikoen bidez.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea EUSKARA ZERBITZUAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

Postuen kopurua mugatua denez gero, lehentasuna izango dute kalitate handiena frogatuta duten produktuek.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Eskabidea
  • Autonomoen erregimenean alta
  • Ogasunak jaulkitako ziurtagiria
  • Nekazaritzako ustiategiaren txartela
  • Osasun erregistroa
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • GZIN -ren ziurtagiria

Legezko informazioa

Ez dago izapide honi loturiko lege-araudirik.

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

EUSKARA ZERBITZUA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - euskarazerbitzua@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK