Alkateak edo zinegotzi ordezkariak zuzendutako ezkontza zibilaren ospakizuna

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Alkateak edo zinegotzi ordezkariak zuzendutako ezkontza zibilaren ospakizuna (PDF 98kb).

 

Zer da: Etxebarriko Udaletxean ezkontza zibilaren zeremonia burutzeko eskaeran datza. Kasu hauetan zeremonia-burua Alkatea edo azken honek eskuordetzea ematen duen zinegotzia izango da.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsonak, baldin eta eskatzaileetako bat Etxebarrik erroldatuta badago edo oturuntza Etxebarriko jatetxe batean egiten bada.

 

Noiz eskatzen da

Urte osoan, ospakizun-data baino 3 hilabete lehenago gutxienez *

* Ezkontza Zibilaren espedientea Etxebarriko Bake Epaitegia - Erregistro Zibilean bideratzen da, horregatik, hori da gutxieneko epea dagokion dokumentazioa aurkezteko.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kb).

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: balioztagarria.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Ezkonberrien datuak jasotzea.
  2. Baldintzak egiaztatzea.
  3. Datu basean sartzea.
  4. Informazioa posta bidez ALKATEARI, ALKATEORDEARI edo ZINEGOTZIARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

ALKATETZA

  1. Alkatetzaren eta Zinegotzien agenda egiaztatzea.
  2. Eskabidean erregistratutako data eta ordua onartzea.
  3. Zeremonia Zinegotzi batek burutuko badu, Eskuordetze Dekretua sortzea.
  4. HAZari jakinaraztea.

HAZ

  1. Interesdunarekin harremanetan jartzea, data edo aldaketa konfirmatzeko.

 

Argibideak

OSO GARRANTZITSUA:

DATA esleitzeko prozedura orokorra:

  • Ezkontza BAKE EPAILEAK burutuko badu, OSTIRALEAN izango da gehienetan (Bake Epaitegian), eta data zein ordua Bake Epaitegia - Erregistro Zibilean bertan ezarri beharko da.
  • Ezkontza Udaleko ALKATEAK edo ZINEGOTZIAK burutuko badu, hilean LARUNBAT BAKARREAN burutuko da, ESKABIDEAK egin diren hurrenkeran:
    • Aukeratutako hilabetean ezkontzarik programatu ez bada, zein LARUNBATETAN burutu aukeratu ahal izango da.
    • Hilabete horretan ezkontza zibil bat programatuta BADAGO, LARUNBAT horretan bertan izan beharko du.
    • (eskariaren arabera beste larunbat bat ezar daiteke ezkontzak ospatzeko)

ARAUAK:

Zeremonia burutu bitartean, Osoko Bilkuren Aretoan eta Udaletxe barruan DEBEKATUTA DAGO:

  • Aldez aurretik Udalaren baimena jaso gabe Aretoan kartel edo bestelako elementuak jartzea.
  • Erretzea eta edatea/jatea.
  • Ataria eta Udaletxeko arkupeak edozelan zikinduko dituzten elementuak botatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak