Lizentzia kartelak jartzeko bide publikoan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Lizentzia kartelak jartzeko bide publikoan. (PDF 94kb)

 

Zer da: Kartelen eta panelen behin-behineko kokapena bide publikoan, euskarri-azpiegitura batean ezarrita edo jarrita, burutzeko lizentzia da.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Erabili nahi den zati edo espazio zehatzaren krokisa, azalera zehaztuz kartela jabari publikoan kokatzen denean.
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Proiektu teknikoa, eskumeneko teknikariak idatzia (onespena ez da beharrezkoa).

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: positiboa, hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat ez etortzea gertatu ezean, edo jabari publikoa okupatzea suposatu ezean.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Proiektuaren ikerketa eta azterketa, hirigintza-araudira egokitzen den egiaztatuz. Eragindako beste herri-administrazio batzuen txostena igortzea beharrezkoa balitz, horiei eskaeraren berri ematea.
  2. Txosten teknikoa igortzea.
  3. Ebazpena.
  4. Interesdunari ebazpenaren berri ematea.

SERVICIOS ECONÓMICOS

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARITZA

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Proiektu teknikoa
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Eskabide orokorra
  • Egoitza eta Lan baimena

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak