Animalia arriskutsuak. Lizentzia eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Animalia arriskutsuak. Lizentzia eskaera (PDF 106kb).

 

Zer da: Arriskutsu bezala sailkatutako edozein animalia izatea ahalbidetzen duen udal lizentzian datza. Txakur-espeziean, arraza-tipologiagatik eta arrisku-animaliagatik.

 

Nork eskatzen du: Etxebarrin erroldatuta dagoen adin nagusiko edozein pertsonak (jabeak, zaintzaileak, paseatzeko zein gobernatzeko ardura duenak) edo haren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 121-Animalia-Arriskutsuak-Lizentzia-Eskaera (PDF 48kb).

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskatzailearen NAN.
  • Zigor-aurrekaririk ez duela ziurtatzen duen agiria (gehienez ere hiru hilabete lehenago emandakoa), egiaztatzen duena titularrak ez duela kondenarik jaso honako delituengatik: hilketa, lesioak, tortura, askatasunaren, osotasun moralaren, askatasun publikoaren eta osasun publikoaren aurkako delituak, talde armatu edo narkotrafiko taldeekin kolaborazioa. Halakorik ezean,  121-Baimena-Zigorrak (PDF 45kb). dokumentua, Udalari berau eskuratzeko baimena ematen diona.
  • Gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzen duen agiria, zentro baimendu batek emandakoa, eman den datatik zenbatzen hasita gehienez ere urtebeteko antzinatasuna duena
  • Arau-hauste larria edo oso larria egiteagatik zigorrik jaso ez dela adierazten duen Zinpeko aitorpena,  121-Zinpeko-Aitorpena (PDF 44kb)., arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzearen erregimen juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13-3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: astebete.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. IDAZKARITZARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

IDAZKARITZA.

  1. Zigor-aurrekarien ziurtagiria fax bidez bidaltzea, hala dagokionean.
  2. Egiaztapen-txartela egitea.
  3. Txartela ematea, paseatzeko guneei buruzko liburuxkarekin eta ordenantza arautzailearekin batera (aurrez aurre edo etxean bertan).

 

Argibideak

Lizentzia jaso ahal izateko, eskatzaileak egiaztatu beharko du zigor-aurrekaririk ez daukala.

Lizentzia banakakoa da, eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dauzkaten edo horrelakoekin dabiltzan pertsona guztiek eduki behar dute.

Lizentziak eskubidea ematen dio titularrari animalia eduki eta gobernatzeko, eta animalia Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatzera behartzen du. Lizentzia eskuratuta, titularrak 15 eguneko epea du animalia erregistroan inskribatzeko. (Ikusi:  120-Animalia-Arriskutsuak-Erregistroa. (PDF 105kb) izapidea)

Lizentziak 5 urteko iraupena izango du, eta gero, berritu egin beharko da.

Etxebarrin, beste edozein udalerritan eskuratutako lizentzia baliagarri izango da mota horretako animaliak eduki eta gobernatzeko. Hala ere, beste udalerri batean lizentzia lortu zuen pertsona hori gaur egun Etxebarrin bizi bada, Etxebarrin egin beharko du baimen-berritzea, hala dagokionean.

Arlo honetako araudia ez betetzeagatik oso zigor gogorrak ezarriko dira (gutxienekoa 150,25 eurokoa, eta altuenak 15.000 eurotik gorakoak).

Animaliaren jabea pertsona juridikoa den kasuetan, animalia zaindu eta kontrolatzeko ardura duten pertsonek eskatu beharko dute lizentzia. Bestalde, Indar Armatuen, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen, Autonomia Erkidegoetako Polizia Kidegoen, Udaltzaingoaren eta baimen ofiziala duten segurtasun enpresen menpeko txakur eta animaliei ez zaie izapide hau ezarriko, horiek ez baitaude aipatutako Legearen eraginpean.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Argazkia
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskabidea
  • Trebetasun fisikoaren ziurtapean
  • Aurrekari penalen ziurtagiria
  • 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - etxebarri@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK