Jarduera-lizentziapean jarritako jarduera-sailkatua. Lizentzia-eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Jarduera-lizentziapean jarritako jarduera-sailkatua. Lizentzia-eskaera. (PDF 126kb)

 

Zer da

Ezinbesteko udal lizentzia da jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat da martxan jartzeko, handitzeko edo berriztatzeko, 7/2012 Legearen (ikusi  argibideak (PDF 126kb)) II Eranskinaren B) paragrafoan jasotakoa; ingurumena, pertsonak edo hauen ondareak kaltetzeko modukoa, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutako Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege orokorraren 55. artikuluaren arabera.

Lokalak moldatzeko obra ezinbestekoa baldin bada, aurretik jarduera-lizentzia izapidetu beharko da.

 

Nork eskatzen du: Pertsona fisiko edo juridikoak, legezko ordezkariak edota organismoak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Dokumentazio gehigarria

Jardueraren proiektua. Dokumentazio tekniko espezifikoa:

Eskumeneko teknikariak idatzi eta sinatutako proiektu teknikoaren 2 kopia paperean eta beste bat formatu digitalean (ez du onespena behar), neurri zuzentzaileak proposatuta. Eduki hau izan behar du:

  • Jardueraren deskripzio- eta ingurumen-memoria, eta hura garatzeko ezarritako neurriak.
  • Lokalaren deskribapena, azalera oso eta partzialak adierazita.
  • Fatxadaren argazkiak, kolorean.
  • Jardueraren deskribapena.
  • Makineriaren deskribapena potentziak instalatuta.
  • Inguraldearen zerrenda.
  • Indarreko araudia (udal mailako, erkidegokoa edo estatukoa) betetzen dela egiaztatzeko agiria.
  • Lokalaren su-zamaren justifikazioa eta suteen aurkako neurriak.
  • Inguraldean eragindako zarata eta dardaren aurkako neurrien justifikazioa.
  • Lokalaren egungo egoera nahiz eraberritu osteko egoera eta bertako instalazio guztiak deskribatzeko planoak (oinplanoan). Planoak (altxaera eta sekziokoa). Gutxieneko eskala, 1:50.
  • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (izapide hau bete behar duten jardueren kasuan soilik)

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 4 hilabete.

Legezko epea: 6 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: positiboa, eskumeneko ingurumen-organoak kontrako txostena eman ezean.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Eskaerarekin batera gaineratu beharreko dokumentazio guztia aurkeztez ez bada, hori egiteko egun 10 balioduneko epea emango zaio,  ESKAKIZUNA-ZUZENKETA (PDF 110kb) dokumentua betez. Epe hori igarota aurkeztu ez bada, interesdunak eskaerari uko egiten diola ulertuko da eta horrela deklaratuko du Udalak.
  4. Behin eskaera beteta, Udal Bulego Teknikora igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Udal Bulego Teknikoaren txostena, instalatzeko aukerari buruzkoa.
  2. BAOn argitaratzea eta inguraldean jakinaraztea.
  3. Osasun arloko Administrazioari igortzea dagokion txosten loteslea eman dezan.
  4. Dagokion ingurumen-organoari igortzea neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena eman dezan (loteslea negatiboa bada).
  5. Ebazpena.
  6. Interesdunari ebazpenaren berri ematea eta dokumentazio osagarria eskatzea, gaikuntza-lanak amaitzean, beharrezkoak balira, aurkeztekoa.
  7. Interesdunaren jakinarazpena, neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatzeko agiria eta ekonomia-jardueren gainezko zergan alta egoeran izatearen kopia. (Jarduera dokumentu horiek aurkezten diren egunez has daiteke).
  8. Eskumeneko teknikariaren bisita egiaztatzeko, gehienez, astebeteko epean.
  9. Jarduera egindako eskaerarekin eta ezarritako neurri zuzentzaileekin bat datorrela adierazteko txosten teknikoa. (Betetzen ez bada, akatsak konpontzeko hilabete bateko (1) epea ematen da)
  10. ZERBITZU EKONOMIKOETARA igortzea likidatze aldera.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARITZA

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean espedientea artxibatzea.

 

Argibideak

Jarduera-lizentzia behar duten jarduera eta instalazio sailkatuen zerrenda. (Ikusi  Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Lege Orokorra (EHAA, 59. zenbakia, 1998/03/27koa) (II. eranskina) (PDF 126kb))

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Proiektu teknikoa
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak