Lizentzia asteroko San Antonio auzoko azoka-txikian bide-dendaritza postuak instalatzeko

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Lizentzia asteroko San Antonio auzoko azoka-txikian bide-dendaritza postuak instalatzeko. (PDF 95kb)

 

Zer da: Astero San Antonio auzoan egiten den azoka txikian bide-dendaritza postua instalatzeko eskaera da.

 

Nork eskatzen du

Betekizun hauek betetzen dituzten pertsonek:

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, dagokion epigrafean, alta egoeran izatea.
  • Gizarte Segurantzako autonomoen araubidean alta egoeran izatea.
  • Egunean izatea Etxebarriko Udalarekiko zerga-ordainketa guztiak.
  • Hala badagokio, baldintza eta betekizun tekniko eta osasun arlokoak betetzea.
  • Hala badagokio, Elikagaien Manipulatzaileen txartelaren jabe izatea.
  • Atzerritarren kasuan, eska dakizkiokeen bizitegi-baimen eta lan-baimen guztiak izatea.
  • Oro har, esklusiboki hauek saltzea: frutak, barazkiak, ehunak, artisautza eta apaingarri txikiak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 333-San-Antonio-azoka-txikia-eskaera (PDF 64kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • NAN
  • Aurrez adierazitako betekizunak justifikatzekoa

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Txosten teknikoa.
  2. Dekretua.
  3. Eskatzaileari, Udaltzaingoari eta Ekonomia Zerbitzuei jakinaraztea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Tasa likidatzea.
  2. Datu-basea eguneratzea.

UBT

  1. Espedientea artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak