Ezgaitasuna. Balorazio eta berrikuspen-eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Ezgaitasuna. Balorazio eta berrikuspen-eskaera. (PDF 99kb)

 

Zer da

Pertsona batek duen ezgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumen maila baloratzeko eta izendatzeko, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak ezarritako araudiaren arabera, eskaeran datza, erakunde publikoek ematen dituzten onurak, eskubide ekonomikoak eta zerbitzuak lortzeko baldintza-berdintasuna bermatu asmoz.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen gaineko erabakia beste administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

 

Nork eskatzen du: Pertsona interesatuak edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 504-Ezgaitasuna-Balorazioa-Eskabidea (PDF 45kb)

 

Dokumentazio gehigarria

KASU GUZTIETAN:

  • Eskatzailearen eta harekin bizi diren 14 urtetik gorako senideen NANak.
  • 14 urtetik beherakoen Familia liburua.
  • Txosten medikuak edo/eta psikologikoak.
  • Datuen babesa eta Baimena  OGZ-Etxebarri-Eredua-Baimena (PDF 53kb)

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea (Eskabidea bidaltzea BFAra): 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete, Bizkaiko Foru Aldundiko erregistroan eskabideari sarrera eman zaion datatik aurrera kontatzen hasita.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. GIZARTE EKINTZARA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

GIZARTE EKINTZA

  1. Eskabidea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea ebazteko.

IDAZKARITZA

  1. Artxibatzea GIZARTE EKINTZAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

Lortutako ezgaitasun mailaren arabera, ondokoa eska daiteke Udalean:

Ezgaitasun maila egiaztatzeko txartela eska daiteke.  504-Ezgaitasuna-Txartela-Eskabidea (PDF 41kb)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Eskabidea
  • Osasun txostena

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - ongizate@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak