Etxebarribus. Gazte-bonua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Etxebarribus. Gazte-bonua (PDF 104kb).

 

Zer da: Etxebarribus zerbitzuaren Gazte-bonua lortzea da. Urte guztirako balioa duen (uztaila eta abuztua ezik) garraio-titulu honek, bidaia-mugarik gabe udalerriko hiritar-garraio zerbitzua erabiltzea ahalbidetzen du.

 

Nork eskatzen du: Bonua Etxebarrin erroldatutako 5-25 urte bitarteko (biak barne) pertsonei zuzenduta dago.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan eska daiteke, uztailean eta abuztuan izan ezik, hil horietan bonuak ez baitu baliorik. Irailean informazio-kanpaina berezia egiten da.

 

Eskaera-eredua

 131-Etxebarribus-Gazte-bonua-Eskaera. (PDF 92kb)

 

Dokumentazio gehigarria

Eskaeran gaineratu beharrekoak, kasu bakoitzaren arabera:

LEHEN ESKAERA

  • Titularraren ARGAZKI eguneratua, txartel tamainakoa.

URTEKKO BERRIZTAPENA

  • Titularraren ARGAZKI eguneratua (nahi bada), txartel tamainakoa.
  • Kobrantzarako kontu-zenbakia adierazi (aldatu nahi bada)

BAJA edo NARRIATZEAGATIK BERRITZEA.

  • JATORRIZKO BONUA kontrolatu eta deuseztatzeko.

 

Prezioa: 28. Ordenantza Fiskala. Hiri-garraioaren Zerbitzurako Tasak. 4. artikulua.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehala.

  • Txartela berehala egiten da HAZ-n.
  • Gutxi gorabehera, 2 egunetan txartela igortzen da etxera postaz edo, bestela, eskatutako bidea erabiliz helarazten da.

Gehienezko epea: 15 egun.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Txartela egiten da berehala HAZ-n.
  4. Arazo teknikoak direla eta edo aldatekak egin behar izatekotan, titularrari postaz igortzea edo pertsonalki entregatzea 2 eguneko epean.
  5. IDAZKARITZARA igortzea.

 

Geroko izapideak

IDAZKARITZA.

  1. Dokumentazioa artxibatzea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Ez ordaintzea gertatzen bada, datuak igorriko dira bide exekutiboa erabiliz kobratzeko.

 

Argibideak

ORDAINKETA.

Bonuaren ordainketa eskaeran adierazitako banku-helbidea erabiliz egingo da. Urteko berriztapenen kasuan, banku-kontua aldatzen ez bada, aurreko ekitaldiko kontua erabiliko da.

EZ ORDAINTZEAK. Hartu-agiriak itzultzen badira edo hileko kuota ordaintzen ez bada, esku-hartzeko protokolo jakin bat abiaraziko da.

 131-Etxebarribus-Gazte-bonuak-itzulketa-protokoloa. (PDF 61kb)

BERRIZTAPENA GALERA EDO LAPURRETAGATIK:

Ordenantza fiskalean adierazitako dagokion tasa aplikatuko da:

INFORMAZIO GEHIGARRIA ETA ZERBITZUARI BURUZKO KONTSULTAK:

Zerbitzuaren enpresa kudeatzailea: LEINTZ GARRAIOAK S.L.

Musakola 20 - 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

902 101 210 - 943 712 707

leintzgarraioak@leintz.com

www.leintz.com

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Argazkia
  • Beste batzuk
  • Banku helbideratzea
  • Eskabidea

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK