Diru laguntza etxebarriko dendetan eta establezimenduetan euskarazko iragarki iraunkorrak jartzeagatik

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Diru laguntza etxebarriko dendetan eta establezimenduetan euskarazko iragarki iraunkorrak jartzeagatik. (PDF 94kb)

 

Zer da: Etxebarriko dendetan eta ostalaritzan, kanpoko nortasun-iragarki iraunkorretako errotuluei zuzendutako diru-laguntzak dira. Euskara hutsez edo elebitan idatzita egon beharko dira.

 

Nork eskatzen du:

Jardueraren titularra edo bere legezko ordezkariak.

BALDINTZAK:

Titularrak dagokion jardueraren lizentzia eduki behar du.

Errotuluaren testuak zuzen idatzita egon behar du.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskatzailearen NAN edo IFK.
  • Errotuluaren faktura.
  • Errotulu amaituaren irudia.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. EUSKARA ZERBITZURA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

EUSKARA ZERBITZUA.

  1. Eskaerari buruzko txostena egitea.
  2. Laguntza eman edo ukatzeko dekretua egitea.
  3. Eskatzaileari jakinaraztea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Ordainketaren kudeaketa, laguntza ematen den kasuetan.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea EUSKARA ZERBITZUAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

Euskaraz zuzen idatzitako errotuluak soilik lagunduko dira. Horretarako, errotulua kontratatu aurretik Euskara Zerbitzuan kontsultatzea gomendatzen da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Argazkia
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskabide orokorra
  • Arma erosketaren faktura

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

EUSKARA ZERBITZUA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - euskarazerbitzua@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK