Udal hilerrian hobitik ateratzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Udal hilerrian hobitik ateratzeko lizentzia. (PDF 102kb)

 

Zer da:

Udal hilerrian hobiratutako gorpua bertatik ateratzeko eskaera da.

KASUAK:

  • Lekualdaketarik gabe, horma-hilobi berean.
  • Lekualdatuz beste horma-hilobi batera, udal hilerri barnean:
  • Lekualdaketa eginez udal hilerritik kanpora.

 

Nork eskatzen du: Hildako pertsonaren zuzeneko edozein senitartekok edo haren legezko ordezkariak. Ezinbestekoa da titularraren baimena izatea, baldin eta eskatzailea titularra ez bada.

 

Noiz eskatzen da: Hil ostean, gutxienez, 5 urte igarotzean eska daiteke. Haatik, gorpuaren deskonposizio-mailaren baitakoa izango da eskaera egiteko aukera.

 

Eskabide-eredua

 336-Hilerria-eskaera (PDF 159kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Osakidetzaren baimena udal herritik kanpora lekualdatzeko bada.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Hobiratze Erregistroan kontsulta egitea hobiratze-data egiaztatzeko.
  2. EHORZLEARI jakinaraztea.

EHORZLEA

  1. Hobiratzea burutzea eta, hala badagokio, lekualdatzea.

UBT.

  1. Hobiratze Erregistroan izen-ematea.
  2. Hobiratze Dekretua osatzea.
  3. ZERBITZU EKONOMIKOEI jakinaraztea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Tasa likidatzea.
  2. Espedientea Udal Bulego Teknikora igortzea.

UBT.

  1. Artxibatzea.

 

Argibideak

Zerbitzuan ez dira barneratzea gorpua hobitik ateratzetik eratortzen diren bestelako gastuak, esate baterako, gorpuzkien kutxak, lekualdaketarako poltsak, etab.

Hil eta 5 urtera eskatu ahal izango da gorpua hobitik ateratzea. Haatik, gorpuaren deskonposizio-mailaren baitakoa izango da eskaera egiteko aukera. Gorpua hobitik ateratzeko egoeran ez balego ere, tasa ordaindu egin beharko da, izan ere, zerbitzua eskatu eta eman egin da. Horretarako, eskatzailea edo gorpuzkien egoera egiaztatuko duen senitarteko bat gorpua hobitik ateratzeko ekitaldira bertaratu beharko da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Baimena
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK