Igogailuaren instalazio-lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Igogailuaren instalazio-lizentzia. (PDF 93kB)

 

Zer da: Igogailurik gabeko eraikinetan igogailu bat instalatzeko eta martxan jartzeko ematen den baimen-administratiboa da, arkitektura-oztopoak ezabatzearen inguruko araudia bete asmoz.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Instalazioaren proiektu teknikoa, dagokion teknikariak sinatua.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: positiboa, hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat ez etortzea gertatu ezean.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Proiektuaren ikerketa eta azterketa, hirigintza-araudira egokitzen den egiaztatuz. Eragindako beste herri-administrazio batzuen txostena igortzea beharrezkoa balitz, horiei eskaeraren berri ematea.
  2. Txosten teknikoa igortzea.
  3. Ebazpena.
  4. Interesdunari ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARIZA.

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Proiektu teknikoa
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK