Ibilgailuak. Ibilgailuaren eta gida baimenaren helbide aldaketa Trafikoko Zuzendaritza Nagusian

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Ibilgailuak. Ibilgailuaren eta gida baimenaren helbide aldaketa Trafikoko Zuzendaritza Nagusian (PDF 86kb).

 

Zer da:

Ibilgailu baten jabearen helbidea gidabaimenean eta Trafiko Zuzendaritza Nagusian aldatzeko aukera ematen duen izapidea da.

GARRANTZITSUA:

Izapidea ebaztea beste administrazio bati dagokio: TRAFIKO ZUZENDARITZA NAGUSIA.

 

Nork eskatzen du:

Ibilgailuaren titularrak edo legezko ordezkariak.

Ibilgailuaren jabetza pertsona batzuen izenean dagoela jasota dagoenean, LEHEN tokian dagoen pertsonak eskatu beharko du helbide-aldaketa.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 607-Trafikoa-Ibilgailuak-eskaera. (PDF 106kb)

 

Dokumentazio gehigarria

Jabetasuna eta eskabideko bestelako datuak egiaztatzeko aurkeztu beharko da:

  • Ibilgailuaren gida baimena.
  • Ibilagailuaren fitxa teknikoa.

HAZ-ak egiaztatuko du ofizioz eskatzailearen helbidea.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Ez dago aurreikusita, beste administrazio bati dagokion izapidea delako.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Emandako dokumentazioarekin datuak jaso eta konprobatzea.
  2. Eskatzailea Etxebarrin erroldatuta dagoela konprobatzea.
  3. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  4. UDALTZAINGOARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

UDALTZAINGOA.

  1. Datu osagarriak konprobatzea, hala badagokio.
  2. Eskaera Trafikoko Zuzendaritza Nagusira bidaltzea.
  3. Eskaera artxibatzea.

 

Argibideak

Bizkaiko Lurraldeko Trafiko Buruzagitzak eskaeran adierazitako helbide-datuak aldatuko ditu.

GARRANTZITSUA: Ibilgailuaren zirkulazio-baimena 2010eko irailaren 22a baino lehenagokoa den kasuetan soilik, eskatzaileak zirkulazio-baimen eguneratua jasoko du bere etxean. Gainerako kasuetan, Trafiko zuzendaritza nagusiak helbide-datuak aldatuko ditu bere datu-basean, besterik gabe

Informazio gehiago:

BIZKAIKO LURRALDEKO TRAFIKOKO ZUZENDARITZA

Bihotz Sakratuaren plaza 5, 4. Solairua – 48071 BILBO

94 442 1300

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
  • Fitxa teknikoa
  • Zirkulazio baimena
  • Eskabidea

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK