Behin-behineko egonaldiak egoitzetan desgaituentzat

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Behin-behineko egonaldiak egoitzetan desgaituentzat. (PDF 98kb)

 

Zer da:

Desgaitasunak dituztenei eskaintzen zaizkien egonaldiak dira, familiek edo zaintzaileek suspertzeko, atsedenerako edo behar bati aurre egiteko aukera izan dezaten.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen gaineko erabakia beste administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

 

Nork eskatzen du:

Pertsona interesatuak edo bere legezko ordezkariak.

BALDINTZAK.

Desgaitasun maila bat aitortua eduki behar du.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 509-Behin-behineko egonaldiak egoitzetan desgaituentzat-eskabidea (PDF 212kb).

 

Dokumentazio gehigarria

  • Zerbitzua jaso behar duenaren NAN, eta, hala badagokio, tutore edo legezko tutorearena.
  • Desgaitasun epaia. Legezko desgaitasunaren kasuan, ezgaitasunaren eta tutoretzaren epaia eta kargua onartzearen autoa.
  • Banku helbideratzea eskatzailearen izenean  BFA-Bankuko Fitxa (PDF 127kb).
  • Errolda agiri kolektiboa. (Udalak ofizioz egingo du)
  • Legezko tutorearen errolda agiria, hala badagokio.

 

Prezioa: Prezio publikoaren arabera.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea(Eskabidea bidaltzea BFAra): 15 egun.

Legezko epea: 2 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. GIZARTE EKINTZARA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

GIZARTE EKINTZA.

  1. Hala badagokio, hitzordua OGZn Gizarte Txostena egiteko.
  2. Eskabidea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea ebazteko.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea GIZARTE EKINTZAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

  • Egoitza plaza bat eskuratzeko eskubidea aitortu ondoren, plaza hutsik ez balego, interesatuak eskubidea izango du zerbitzuari loturiko prestazioa jasotzeko, egoitza pribatu bateko egonaldia ordaintzen laguntzearren.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Banku helbideratzea
  • Eskabidea
  • Erantzukizun zibileko asegurua

Legezko informazioa

  • 108/2006 Foru Dekretua, ekainaren 13koa. Foru Dekretu horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren zentroetan eta hark itunduetan edo kontratatuetan desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko egoitzazko zerbitzuetako plazak lortzeko sistema orokorra arautzen da. Martxoaren 13ko 38/2007 Foru Dekretuak, maiatzaren 6ko 70/2008 Foru Dekretuak aldatuta eta azaroaren 23ko 134/2010 Foru Dekretuak luzatuta.
  • 204/2003 Foru Dekretua, urriaren 28koa, bere bidez ezinduak zaintzeko zentro propioetako, itunpekoetako, hitzarmenpekoetako eta kontratupekoetako prezio publikoak aplikatzea erabaki da eta haiei buruzko arauak garatu dira.

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - ongizate@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK