TAO Etxebarri. Egoiliar-baimena doan lortzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 TAO Etxebarri. Egoiliar-baimena doan lortzea (PDF 94kb).

 

Zer da: TAO Ordenantzaren bidez araututako Etxebarriko aparkamendu-eremuetako doako egoiliar-baimenaren eskaera da.

 

Nork eskatzen du: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zergen Erroldan barneratutako ibilgailuen titular modura, udalerrian erroldatuta bizi diren egoiliarrak.

 

Noiz eskatzen da

Urte osoan. Doako baimenen zerrenda aldizka eguneratzen da Probintziako Trafikoko Buruzagitzak Udalari aldian-aldian emandako datuekin.

Urtean zehar boluntarioki eskatu beharko da soilik kasu hauetan:

  • Ibilgailu berria baitaratzen denean.
  • Ibilgailua beste udalerri batetik badator eta hartako titularra Etxebarrin erroldatzen bada.

 

Eskaera-eredua

 133-TAO-Eskaera. (PDF 367kb)

Informazio modura ematen da soilik,izan ere, bulegoan bete beharko da fisikoki.

 

Dokumentazio gehigarria

  • Zirkulazio-baimena.

 

Prezioa

Doakoa egoiliarrentzako txartela denean.

18. Ordenantza fiskala. II. eranskina.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: Egun 1.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

Prozedura hau TAO BULEGOAN egiten da osorik.

 

Geroko izapideak

TAO BULEGOA.

  1. Ordua eskatzeko 946 409 998 edo 610 607 640 telefonora deitu behar da.
  2. Adierazitako orduan TAO bulegora bertaratzea.
  3. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea.
  4. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga eta ibilgailuari dagokionez Udalean dituen betebeharrak ordainduta izatea egiaztatzen duen ziurtagiria. (TAO ordenantzako 11.1. artikulua)
  5. Ibilgailuen datu-basea eguneratzea.
  6. Eskaera artxibatzea.

 

Argibideak

TAO GORABEHERAK.

Makina automatikoak, erroreak tiketak inprimatzerakoan, zonaldeak, etab.

  • Telefonoz ebatziko dira edota zaintzailea lekura bertaratuko da.

Abisuetarako telefonoak: 94 640 9998 - 610 607 640.

Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 15:00-19:00 (TAO ordutegia).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Zirkulazio baimena
  • Eskabidea

Oharrak

Non egin behar da

TAO ETXEBARRI (aurrez telefonoz hitzordua hartuta bertaratzeko*)

Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 15:00-19:00 (TAO indarreko ordutegia)

Metacal z/g. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 640 9998* - 610 607 640* - 94 426 7000 HAZ

Faxa: 94 449 1548

e-mail: otaetxebarri@gerteksa.com - sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK