Obra xeheko aurretiazko jakinarazpena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Obra xeheko aurretiazko jakinarazpena.

 

Zer da: Obra xeheak burutzea ahalbidetzen duen dokumentuaren aurkezpena da. Eraikuntza eta ekonomia aldetik soiltasun handikoak izaten dira lan hauek: konponketak, apainketa, itxiturak. Ez dute proiektu teknikorik, lan-zuzendaritzarik eta aurrekontu handirik behar.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 313-Obra-xeheko-aurretiazko-jakinarazpena-eskaera (PDF 135kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Egiteko obren aurrekontua.
  • Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) likidazioa.
  • Jabari publikoa okupatzearen TASAren likidazioa, hala badagokio.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehalakoa.

Gehienezko epea:3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) eta, hala badagokio, jabari publikoa okupatzearen tasaren likidazioa burutzea.
  4. Eskatzaileari egiaztagiriaren kopia zigilatua ematea eta ordainketa egiteko likidazioa burutzea.
  5. Udal Bulego Teknikora igortzea izapidetzeko eta ZERBITZU EKONOMIKORA nahiz UDALTZAINGORA kopia igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Aurkeztutako dokumentazioa aztertzea, egiaztatze aldera.
  2. Beharrezkoa bada, likidazio osagarria egiteko txostena.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Likidazio osagarria burutzea.

 

Argibideak

  • Bide publiko aldamioekin edo obran lagungarri izan daitezkeen bestelako elementuekin okupatzea beharrezkoa balitz, baimen independentea eskatu beharko da (ikus  3.18 Bide Publikoa okupatzeko lizentzia. edukiontziak (PDF 96kb) izeneko izapidea)
  • Adibide modura, aurretiaz jakinarazteko obra xeheak izango dira, fatxadaren konfigurazio estetikoan eta higiezinaren egituran eraginik izan gabe, etxebizitza edo lokal komertzialetan egiten diren eraldaketa guztiak, esate baterako, sukalde eta komunak eraberritzea, tabikeak partzialki eraistea, horma eta zoruetako materialak aldatzea, zarpiatzea, pintatzea, barneko nahiz kanpoko arotzeria aldatzea, estaldurak teilaberritzea, etab.
  • Baterako elementuetan eragina duten obrak aurretiaz jakinaraztearen kalterik gabe, Jabekideen Erkidegoaren dagokion baimena izan behar dute.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ordainagiria
  • Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
  • Beste batzuk
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK