Diru laguntzak kirol federatua sustatzera zuzenduak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Diru laguntzak kirol federatua sustatzera zuzenduak. (PDF 98kb)

 

Zer da: Etxebarrin erroldatutako pertsona fisikoei zuzendutako diru-laguntzak dira, berauen federatu izaerako kirol jarduera sustatzeko asmoz.

 

Nork eskatzen du: Pertsona interesatua edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Deialdia: Abenduan.

 

Eskabide-eredua

 405-Diru-laguntzak-Sustapena-Kirola-Eskaera (PDF 83kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskatzailearen NAN.
  • Amaitu den aurreko denboraldiari edo aurtengo urteari dagokion Federazioaren fitxa. Fitxarik ezean, dagokion Federazioaren eskaeraren eta izapidearen agiria.
  • Jardueraren helburuan irabazteko asmorik ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Diru-laguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan aurreikusitako inolako debekurik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Amaitutako aurreko denboraldian edo aurtengoan dopatzeagatik zigor finkorik jaso ez dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
  • Kirol merituen egiaztagiriak, dagokion Kirol Federazioaren oniritziarekin.
  • Gastu guztien ordainagiriak eta/edo fakturak.
  • Jarduera horretarako eskatutako eta/edo jasotako laguntzen aitorpena, emailea edozein Administrazio edo erakunde publiko zein pribatu, nazional zein nazioarteko dela ere.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.

Gehienezko epea: 3 hilabete. (Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita).

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. ARLO SOZIOKULTURALARI bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

ARLO SOZIOKULTURALA.

  1. Eskaeren gaineko txosten teknikoa egitea ebazpen proposamenarekin.
  2. Dekretua egitea.
  3. Ebazpenaren jakinarazpena.
  4. Udal Iragarki-taulan eta web orrian argitaratzea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Onartutako diru-laguntzak ematea.

IDAZKARITZA.

  1. Espedientea artxibatzea ARLO SOZIOKULTURALAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

Eskatzaileak egunean eduki behar ditu Etxebarriko Udalarekiko ordainketa guztiak.

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa egindako gastuaren %60 izango da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ordainagiria
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Eskabidea
  • Irabazteko asmorik ez dagoela zinpeko aitorpena
  • Zinpeko aitorpena
  • Diru-laguntzak aitorpena

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

ARLO SOZIOKULTURALA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - kultura@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK