Jabego aldaketa udal hilerriko horma-hilobian

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Jabego aldaketa udal hilerriko horma-hilobian. (PDF 95kb)

 

Zer da: Udal hilerriko horma-hilobian egiten den jabego aldaketa da, eskubidea bizien arteko negozio juridikoen bidez edo jabearen heriotzagatik transmitituz.

 

Nork eskatzen du: Eskubidearen titularrak edo haren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Edozein unetan, betiere, eskubidearen indarraldian zehar.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

BIZIEN ARTEKO ALDAKETA:

  • Ahaidetasunaren egiaztagiria laugarren mailaren barnean lerro zuzenean edo bigarren mailaren barnean zeharka.

TITULARRAREN HERIOTZAK ERAGINDAKO ALDAKETA:

  • Heriotza-agiria
  • Testamentuzko jaraunslerik balego, testamentua aurkeztea.
  • Testamenturik ez badago, familia-liburua eta hileta-eskubidearen gaineko testamenturik ez dagoela berresteko adierazpen arduratsua.
  • Pertsona ugari, aldi berean, jaraunsle balira, hileta-eskubidearen titulartasuna haien artean erabakiko da, gehiengoz, jaraunsleen zerrenda/deklarazioa aurkeztuz.
  • Ahaidetasunaren egiaztagiria laugarren mailaren barnean lerro zuzenean edo bigarren mailaren barnean zeharka.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Hilobien Erregistroan behatzea eskubidea indarrean den egiaztatzeko.
  2. Dokumentazioa egiaztatzea.
  3. Nitxoaren titulartasun-aldaketaren Dekretua osatzea.
  4. Aldaketa Hilobien Erregistroan inskribatzea.
  5. Titulu berria ematea emakidaren gainerako eperako.
  6. Eskatzaileari jakinarazi eta helaraztea.
  7. ZERBITZU EKONOMIKOETARA igortzea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Tasa likidatzea.
  2. Espedientea Udal Bulego Teknikora igortzea.

UBT.

  1. Artxibatzea.

 

Argibideak

Titulartasun-aldaketak ez du eskubidearen indarraldia berrabiarazten.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Interesdurnaren eskaera berresten duen dokumentua
  • Familia-liburua
  • Heriotza-ziurtagiria
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra
  • Testamentua

Legezko informazioa

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK