Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta eta kitapena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta eta kitapena (PDF 93kb).

 

Zer da: Motak eta mailak zeinahi direlarik ere, bide publikoetan biltzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen jabetza zergapetzen duen zergaren gaineko altaren eta kitapenaren izapidetzan datza.

 

Nork eskatzen du: Interesa duen edozein pertsonek edo horien legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan. Ibilgailu berria matrikulatu aurretik egin behar da.

 

Eskabide-eredua

 Ibilgailuen-Zerga-Alta-eskaera (PDF 62kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Pertsonaren NAN edo entitate titularraren IFZ (udalerrian beste ibilgailu baten jabea izanikoa balitz ez da beharrezkoa).
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehalakoa.

Legezko epea: 6 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistroa, eskaneatzea eta interesa duen pertsonarentzako kopia egitea.
  3. ZERBITZU EKONOMIKOEI bidaltzea eta izapiderako oharra telefonoz egitea.

 

Geroko izapideak

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Jabearen bizilekua egiaztatu.
  2. Ibilgailua alata ematea Ibilgailuen Erroldan.
  3. Zergaren kitapena programa informatiko bidez.
  4. Kitapenaren jaulkipena eta inprimaketa HAZ-ra.

HAZ.

  1. Kitapena interesdunari ematea ordain dezan.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Fitxa teknikoa
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - servicios.economicos@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK