Ortu ekologikoak eta aisialdikoak. Eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Ortu ekologikoak eta aisialdikoak. Eskaera. (PDF 99kB)

 

Zer da: Udal jabetzako lur-sailetan kokatutako ortu ekologikoen eta aisialdikoen aprobetxamenduen emakida-eskaera da.

 

Nork eskatzen du: Udalerrian erroldatutako pertsonak. BETEKIZUNAK: 335-Eskaerak aurkezteko baldintzak

 

Noiz eskatzen da

ESKAERA. 3 urtero epe espezifiko bat irekitzen da. Lehena 2013an ireki zen.

BERRITZEA. Esleipendunek esleipena berritzeko eskatu behar dute emakida osteko irailean zehar. Emakida, gehienez, 3 urterako izango da.

 

Eskabide-eredua

 335-Ortu-ekologikoak-eskaera (PDF 49kB)

ESKAERA OROKORRA BERRITZEA (kontu-zenbakia adierazi beharko da derrigorrez, fidantza itzuli behar balitz ere)

 

Dokumentazio gehigarria

  • NAN.
  • Ordenantza arau-emailearen 4. artikuluan adierazitako multzoetako batean egotearen egiaztagiria, hala badagokio.

 

Prezioa: Doakoa.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: BERRITZEA 15 egun ESKAERA: 3 hilabete.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioak: baztertzailea.

 

Eskabidearen osteko prozedura

ESKAERA ETA BERRITZEA.

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea adjunta.
  2. Erregistratu, eskaera eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. INGURUMEN SAILERA igortzea.

 

Geroko izapideak

INGURUMEN SAILA.

  1. ENTITATE KOLABORATZAILEARI igortzea.

ENTITATE KOLABORATZAILEA.

ESKAERAK.

  1. Eskaerak aztertu eta kupoen arabera banatzea.
  2. Zozketa burutzea.
  3. Esleipendunei jakinaraztea, fidantza (50 €) ordaintzeko kontu-zenbakia emanez.
  4. Fidantza eman dela egiaztatzea, baratze-alorra esleitzea, eta esleipendunari erabilera-arauak entregatzea.
  5. Itxarote-zerrenda osatzea.
  6. Dokumentazioa eta zerrenda osoa INGURUMEN SAILERA igortzea.

BERRITZEA.

  1. Ikuskapen-txostena osatzea.
  2. Txostena denean:
    1. ALDEKOA: Automatikoki berritzea eta datu-baseak eguneratzea.
    2. KONTRAKOA:
      1. IDAZKARITZARA igortzea, baratze-alorra ezeztatzeko.
      2. Ikuskapen-bisita egitea baratze-alorra garbi eta hutsik geratzen dela egiaztatzeko.
      3. Txostena ZERBITZU EKONOMIKOETARA igortzea, fidantza itzultze aldera.

INGURUMEN SAILA.

  1. Prozesua gainbegiratu eta memoria osatzea.

 

Argibideak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK