Lokal-eraberritze lizentzia etxebizitza gisa erabiltzeko

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Lokal-eraberritze lizentzia etxebizitza gisa erabiltzeko. (PDF 107kb)

 

Zer da: Adierazpenezko izaera duen baimen administratiboa da. Honen bidez, bizitegi-lurzoru hiritarrean kokatutako merkatal-lokal bat eraberritu daiteke ohiko etxebizitzara zuzentzeko.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisikoak edo juridikoak edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

    li> Goi eta erdi mailako teknikarien izendapena. Lanen arduradunak.
  • Bisatutako proiektu teknikoa, ale bat paperean eta beste bat digitalean aurkeztu beharko dira.
    • Lizentzia oinarrizko proiektuaren gainean emango da, teknikari eskudunak sinatua, eta dagokion elkargo profesionalak bisatua.
    • Lanak hasi aurretik exekuzio–proiektu osatu bat aurkeztu beharko du, teknikari eskudunak sinatua, eta dagokion elkargo profesionalak bisatua.
  • Jabetza-eskritura.
  • Katastro-datuak.
  • Hala badagokio, Jabeen Erkidegoaren baimena.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Gehienezko epea: 3 hilabete .

Administrazioaren isiltasunaren ondoriak: badagokio, hiritar edo lurralde antolamenduaren araberakoa baldin bada.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistroa, eskaneatzea eta interesa duen pertsonarentzako kopia egitea.
  3. UBT-koei bidaltzea.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Eskaeraren eta proiektuaren azterketa, hirigintz-araudira egokitzen den konprobatuz.
  2. Txosten teknikoa egitea.

IDAZKARITZA.

  1. Txosten juridikoa egitea.
  2. Udal etxebizitza tasatuaren behin-behineko kalifikazio-dekretua.

UBT.

  1. Lizentzia-emakidaren ebazpena.
  2. Jakinarazpena interesdunari.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Kitapena egitea.
  2. Kitapena interesdunari ematea.

UBT.

  1. Jakinarazpena ebazpenaren interesdunari.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea UBT-aren eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

Etxebizitzak Udal Etxebizitza Babestu Tasatuen erregimenaren baitan geldituko dira eta dagokion ordenantza bete beharko dute.

Normalean izapide honen aurretik urbanizazio-informazio eskaera bat dago ( 301 Hirigintza-informazioa (PDF 91kb) izapidea ikusi)

Behin lana burutua, lehen okupazio-lizentzia eskatuko da ( 310 Lehen okupazio edo erabilera aldaketa-lizentzia (PDF 96kb) izapidea ikusi), eskatzen den dokumentazio gehigarriarekin. Azken honetarako Udal Etxebizitza Tasatuaren Behin betiko Kalifikazioa emango da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Jabetza eskritura
  • Proiektu teknikoa
  • Baimena
  • Eskabide orokorra
  • Teknikarien izendapena
  • Katastro-datuak

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK