Adingabekoek atzerrira guraso gabe bidaiatzeko baimena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Adingabekoek atzerrira guraso gabe bidaiatzeko baimena. (PDF 95kb)

 

Zer da:

Aitaren/amaren edo tutorearen baimena adingabekoari ematean datza, azken honek atzerrira joan ahal izateko gurasorik edo gurasoetako bat gabe (ez doanak guraso-ahala edo legezko tutoretza duenean).

BALDINTZAK:

Banakako pasaporterik ez izatea eta NANarekin atzerrira bakarrik bidaiatzea. Bakarrik balio du NAN espainiarrarekin sarrera baimentzen duten estatuetarako. Adingabekoek pasaportea baldin badute ez dute baimen gehigarririk behar.

 

Nork eskatzen du: Adingabearen gurasoek edo legezko tutoreak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 603-Baimena-adingabeak-atzerria-eskaera (PDF 63kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskatzailearen eta adingabearen NANak, biak indarrean.
  • Familia liburua.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 5 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Informazioa eta dokumentazioa ematea edo/eta bidaltzea.
  2. Datu pertsonalak jasotzea.
  3. UDALTZAINGOARI jakinaraztea.

 

Geroko izapideak

UDALTZAINGOA.

  1. Interesatua deitzea datuak frogatzeko eta baimena egiteko, hala badagokio.

 

Argibideak

Baimenaren indarraldia: 90 egunekoa, baimena ematen den egunetik aurrera.

NANarekin bidaia daitekeen herrialdeak:

EUROPAR BATASUNA.

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txipre, Danimarka, Eslovakia (turismo egonaldiak soilik), Eslovenia (turismo egonaldiak soilik), Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errepublika Txekiarra eta Suedia.

BESTE HERRIALDE BATZUK.

Andorra, Liechtenstein, Kroazia, Islandia, Monako, San Marino, Suitza, Norvegia, Errumania (30 egunetik beherako egonaldiak soilik), Vatikanoa.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Baimena

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

UDALTZAINGOA

24 h. Urte osoan

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 – 94 426 3737

Faxa: 94 449 1458 – 94 449 4937

e-mail: sac@etxebarri.net - policia.local@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK