Bide publikoen erabilera garraio astunekin

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Bide publikoen erabilera garraio astunekin. (PDF 92kB)

 

Zer da: Ibilgailu astunekin udal jabetzako landa-lurzoruko bideen ohiko erabilera, berezia edo arrunta, egiteko lizentzia da. Bereziki baso ustiapenetako garraioetan.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Basozaintzako Administrazioaren Baimena, mozketak egitekoa.
  • Pilaketa-lekuak, katastroaren erreferentzia adierazita.
  • Garraiorako ibilgailuek egiteko distantzia eta erabilitako bide-zatia.
  • Garraioaren hasierako eta amaierako datak.
  • Erabiltzeko ibilgailuen datuak.

 

Prezioa: Doakoa. Dena den, fidantza bat eman beharko da bidean egin daitezkeen kalteak estaltzeko, txosten teknikoan hala adierazten bada.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: Hilabete 1.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: positiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea izapidetze aldera.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Txosten teknikoa igortzea.
  2. Ebazpena.
  3. Interesdunari ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Fidantza ematea, txosten teknikoan hala eskatzen bada.

IDAZKARIZA.

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Beste batzuk
  • Baimena
  • Eskabide orokorra

Legezko informazioa

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK