Kanpoko gune publikoen lagapena soziokultural, kirol eta hezkuntza izaerako jardueretarako

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Kanpoko gune publikoen lagapena soziokultural, kirol eta hezkuntza izaerako jardueretarako. (PDF 99kb)

 

Zer da:

Soziokultural, kirol eta hezkuntza izaerako jarduerak burutzeko une zehatz baten erabilerarako eskaeran datza. Bi motatakoak izan daitezke:

  • Erabilera ZEHATZA. Adibidez: Etxebarri Kirol Taldeak goiz batean kale edo plaza batzuk erabiltzea lasterketa bat antolatzeko.
  • Erabilera ERREPIKARIA. Adibidez: Plaza bat erabiltzea hileroko nekazaritza azoka antolatzeko.

 

Nork eskatzen du:

18 urtetik gorako edonork edo bere legezko ordezkariak edo taldeek.

Lagapenerako lehentasunak:

  • SUBJEKTUAK. Gainerako taldeen aurretik lehentasuna izango dute Etxebarrin erroldatutakoek, Elkarteen Udal Erregistroan izen emanda dauden elkarteek eta Hezkuntza Zentroek.
  • JARDUERA Gizarte eta kultura, kirol eta hezkuntzarekin lotura duten jarduerek lehentasuna izango dute beste jarduera mota baten aurretik.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan. Ekintza egin baino 15 egun aurretik gutxienez.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. ARLO SOZIOKULTURALARI bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

ARLO SOZIOKULTURALA.

  1. Eskatutako ondasunaren erabilgarritasuna egiaztatzea.
  2. Eskaeraren balorazioa.

BAIEZKOTAN.

  1. Udal Bulego Teknikora eta UDALTZAINGOA bidaltzea, hala badagokio.
  2. Dagokion txosten teknikoa egitea ordutegi, zarata, segurtasun edo trafiko baldintzatzaileak egonez gero.
  3. Eskatzaileari edo entitate eskatzaileari erabakiaren jakinarazpen administratiboa egitea, eta hala badagokio, entitate laguntzaileei: DYA, Ertzaintza... baita auzokoei, garraio konpainiei edo udal zerbitzuetako esleipendunei ere.

EZEZKOTAN.

  1. Eskatzaileari edo entitate eskatzaileari erabakiaren jakinarazpen administratiboa egitea.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea ARLO SOZIOKULTURALEAN eginbidea egin ondoren.

 

Argibideak

Kanpoko gune publikoaren erabilerari buruzko eskaerak ez badaude lotuta jarduera soziokulturalekin, ondoren zehazten denaren arabera izapidetuko dira:

(ikus  329-Barrakak eta kaleko saltzaileak (PDF 100kb) izapidea)

(ikus  330-Behin-behineko instalazioak bide publikoan (PDF 100kb) izapidea)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Eskabide orokorra

Legezko informazioa

  • Eusko Jaurlaritzaren ikuskizun publikoen legea.

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

ARLO SOCIOKUTURALA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - kultura@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK