Etxez etxeko laguntza-zerbitzu eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Etxez etxeko laguntza-zerbitzu eskaera. (PDF 115kb)

 

Zer da: Egunerokoan laguntza izateko eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz, mendeko pertsonari ematen zaion arreta zerbitzu zuzena da. Etxeko arreta eta laguntza ardatz izanik, pertsona hauek beraien etxeetan egon ahal izatea laguntzen da.

 

Nork eskatzen du:

Pertsona interesatuak edo bere legezko ordezkariak.

BALDINTZAK:

Foru Aldundiak Mendekotasun Mailaren bat aitortuta izan eta bere Banakako Arreta Planaren barruan jasota dutenek (salbuespen egoerak badaude)

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 515-Etxez-etxeko-laguntza-Eskabidea.

 

Dokumentazio gehigarria

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: Hilabete.

Legezko epea: 2 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. GIZARTE EKINTZARA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

GIZARTE EKINTZA

  1. Hala badagokio, hitzordua GIZARTE EKINTZAN edo etxera bisita Gizarte Txostena egiteko.
  2. Gizarte txostena eta zerbitzu proposamena (laguntzailearen funtzioak, ordu kopurua, kuota...)
  3. Zerbitzua emateko dekretua.
  4. Eskatzaileari jakinaraztea.
  5. Etxez etxeko zerbitzua kudeatzen duen enpresari jakinaraztea eta harekin koordinatzea.
  6. Datu ekonomikoak ZERBITZU EKONOMIKOETARA bidaltzea hileroko ordainketa kudeatzeko.

ZERBITZUA KUDEATZEN DUEN ENPRESA.

  1. Zerbitzua emango den etxean zerbitzua azaltzea eta laguntzailea aurkeztea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Zerbitzuaren hileroko kobratzea kudeatzea.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea GIZARTE EKINTZAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

  • Salbuespen kasuetan, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskatu ahal izango da mendekotasun balorazioa izapidetzen den bitartean (ikus  505-Mendekotasuna-balorazioa-berrikuspena (PDF 106kb) izapidea) behin-behineko ezgaitasun egoeretarako (ebakuntza ondorengoa) eta Etxez etxeko laguntza zerbitzua hezkuntza edo salbuespen izaerarekin.
  • Etxez etxeko laguntzaren gehienezko denbora 1:30 ordukoa izango da, astelehenetik ostiralera, jai egunetan izan ezik.

Zerbitzuaren erabiltzailearen osasun egoeraren bilakaeraren arabera beste eskaera batzuk egin ahal izango dira HAZn, besteak beste:

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Beste batzuk
  • Datuen babesa eta baimena
  • Eskabidea
  • Osasun txostena

Legezko informazioa

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - ongizate@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK