Diru-laguntzak kultur eta kirol jarduerak antolatzeko

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Diru-laguntzak kultur eta kirol jarduerak antolatzeko. (PDF 108kb)

 

Zer da: Etxebarri udalerrian kultur eta kirol jarduerak antolatzeko pertsona fisikoei edo elkarteei deialdi irekian ematen zaizkien diru-laguntzak dira.

 

Nork eskatzen du: Elkartearen legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da:

Bi deialdi dago urtero:

1. deialdia: Epea irekita urtarriletik uztailera.

2. deialdia: Epea irekita irailetik abendura.

 

Eskabide-eredua

 402-Diru laguntzak – Kultur eta Kirol jarduerak-Eskaera (PDF 86kb)

 402-Diru laguntzak – Kultur eta Kirol jarduerak-Kitapena (PDF 65kb)

 

Dokumentazio gehigarria

SOLICITUD

  • Eskatzailearen NAN edo elkartearen IFK, hala badagokio.
  • Jardueraren helburuan irabazteko asmorik ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Diru-laguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan aurreikusitako inolako debekurik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza, aurreikusitako finantza-baliabideak zehazten dituena (kuotak, dohaintzak, beste erakunde batzuen diru-laguntzak...) eta Euskara sustatzeko, erabiltzeko eta normalizatzeko eskatzen den zenbatekoa.
  • Garatu nahi den jardueraren azalpena; azalpen horretan helburuak, parte-hartzaileak, datak, lekuak, biztanle-esparrua, metodologia eta abar zehaztuko dira.
  • Elkartearen Estatutuetan edo Zuzendaritza Batzordean izandako aldaketak jasotzen dituen akta, hala badagokio.

JUSTIFIKAZIOA. (Dagokionean)

  • Jardueraren oroitidazkia, diru-laguntza jaso bazuen.
  • Beste erakundeetatik jasotako diru-laguntzen xehetasuna.
  • Gastu guztien ordainagiriak eta/edo fakturak.
  • Argitaratutako publizitatea: Kartelak, diptikoak, esku-orriak eta abar, Udalaren babesa agertzen dituena.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Legezko epea: 6 hilabete 1. deialdirako. 3 hilabete 2. deialdirako (deialdia eta oinarriak BAOn argitaratzen diren egunetik hasita).

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. ARLO SOZIOKULTURALARI bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

ARLO SOZIOKULTURALA.

  1. Eskaeraren eta/edo kitapenaren gaineko txosten teknikoa osatzea ebazpen proposamenarekin.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Kitapen-espedienteen kontrola.

ARLO SOZIOKULTURALA.

  1. Dekretua egitea.
  2. Ebazpenaren jakinarazpena.
  3. Udal Iragarki-taulan eta web orrian argitaratzea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Onartutako diru-laguntzak ematea.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea ARLO SOZIOKULTURALAREN eginbidearen ondoren, behin aurreko ekitaldiko diru-laguntza justifikatu ondoren.

 

Argibideak

ESKAERAK

Elkarte eskatzaileak egunean eduki behar ditu Etxebarriko Udalarekiko ordainketa guztiak.

Eskaerak aurkeztu ahala ebatziko dira erabilgarri dagoen aurrekontuko partida agortu arte.

JUSTIFIKAZIOA

Arau orokor gisa, 3 hilabeteko epea ezartzen da jardueraren justifikaziorako gastua egin denetik kontatzen hasita, eta gehienez ere urriaren 31ra arte 1. deialdirako, eta hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte 2. deialdirako. Dena den, dagozkion oinarriek ezarritakoaren baitan egongo da.

Justifikatu gabeko diru kopuruak itzuli egin beharko dira. Itzulketa burutzen ez bada, ezin izango du beste diru-laguntzarik lortu.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ordainagiria
  • Txostena
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Aurrekontua
  • Eskabidea
  • Estatutu ofizialak
  • Irabazteko asmorik ez dagoela zinpeko aitorpena
  • Zinpeko aitorpena
  • Diru-laguntzak aitorpena
  • GZIN -ren ziurtagiria

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

ARLO SOZIOKULTURALA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - kultura@etxebarri.net - euskarazerbitzua@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK