Gorputz-hilobiratzeko eskaera eta horma-hilobi emakida, hala badagokio, udal hilerrian

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Gorputz-hilobiratzeko eskaera eta horma-hilobi emakida, hala badagokio, udal hilerrian. (PDF 101kb)

 

Zer da: Gorputza ateratzeko eskaera da eta, beharrezkoa baldin bada, dagokion horma-hilobi eskaera udal hilerrian.

 

Nork eskatzen du:

Hobiratu beharreko gorpuarekin ahaidetasun-harremana duen edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

BETEKIZUNAK.

Hobiratzeko gorpua hurrengo betekizunetako bat betetzen duen pertsona batena izan beharko da:

  • Etxebarrin erroldatuta izatea hiltzen den egunez.
  • Etxebarrin jaio izana.
  • Jaio ostean lehen errolda Etxebarriko udalerrian izatea.
  • Egoitza batera joan aurretik azken errolda Etxebarriko udalerrian izatea.

 

Noiz eskatzen da: Hilobiratzeko pertsona hil ostean.

 

Eskabide-eredua

 336-Hilerria-eskaera (PDF 159kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Lurperatze osoko lizentzia, medikuaren ziurtagiria barne.
  • Gorpuzkiak eramateko ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak igorria, herri jakin batetik irten eta Etxebarriko Hilerrira iristeko.
  • Baimen judiziala, heriotza naturala izan ez bada.
  • Titulu originala edo hilobi-eskubidea (Datu hori ofizioz egiazta dezake Udalak Hilobien Udal Erregistroan)
  • Nitxoaren titularraren baimena, hildako pertsona bera ez bada.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehalakoa.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Eskatzailearen eta hildakoaren betekizunak betetzen direla egiaztatzea.
  2. EHORZLEARI jakinaraztea.

EHORZLEA.

  1. Hilobiratzea burutzea.
  2. Udal Bulego Teknikora lurperatze-lizentzia itzultzea.

UBT.

  1. Hilobiratzeen Erregistroan eta Hilobien Erregistroan izen-ematea.
  2. Hilobiratze Dekretua eta nitxoa emateko Dekretua osatzea.
  3. Lurperatzeko nitxoaren Titulua osatu eta eskatzaileari helaraztea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Tasa likidatzea.
  2. Espedientea Udal Bulego Teknikora igortzea.

UBT.

  1. Artxibatzea.

 

Argibideak

Eskubidea 15 urterako ematen da lehen hilobiratzea egiten denetik.

Epe hori igaro ondotik, gorpuzkiak hobi komunera eramango dira inolako kosturik gabe, edo gorpuzkien nitxo batera eraman ahal izango dira, behar bezala eskatu eta tasa ordaindu ostean.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Beste batzuk
  • Baimena
  • Eskabidea
  • Lurperatzeko lizentzia
  • Gorpuzkiak eramateko ziurtagiria
  • Baimen judiziala

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK