Txosnen instalazioa jaietan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Txosnen instalazioa jaietan. (PDF 95kb)

 

Zer da: Etxebarriko jaiak direla-eta, txosnak instalatzeko baimena eskatzea da.

 

Nork eskatzen du:

  • Elkarteen Udal Erregistro Orokorrean izen emanda egon eta Etxebarrin egoitza soziala duten kolektibo, talde edo elkarteek.
  • Salbuespen gisa, udalerriaren interes orokorrerako jarduerak eskaintzen dituzten beste kolektibo batzuek ere egin dezakete eskaera hori.

 

Noiz eskatzen da: Izen-emateko epea: Eskaeraren xede diren jaiak hasi baino hilabete lehenago.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Lonjetako txosnak. Erabiltzeko baimena lokalaren jabearen aldetik.
  • Txosnak lokal itxietan. Aforoen azterketa, joko eta ikuskizunei buruzko lege araudia beteko duena.
  • Ordezkaria izendatzea, une oro lokalizatua egongo dena.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, era horretako instalazioetarako Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunen araudiak eskatzen dituen zenbateko eta estaldurarekin. (Gune fisiko berean dauden txosnek estaldura bateratua aurkez dezakete)
  • Adierazitako polizaren ordainagiria.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: Jarduera hasi baino 20 egun lehenago.

Legezko epea: Jarduera hasi baino 15 egun lehenago.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. GAZTERIA ZERBITZURA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

GAZTERIA ZERBITZUA.

  1. Dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Dokumentazioa falta den kasuetan telefonoz eta telematikoki jakinaraztea.
  3. Onarpena berrestea zerrenda publikoen bidez.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea GAZTERIA ZERBITZUAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

Postuen kopurua mugatua denez gero, lehentasuna izango dute kalitate handiena frogatuta duten produktuek.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ordainagiria
  • Beste batzuk
  • Baimena
  • Eskabide orokorra
  • Ardura adierazpena
  • Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

GAZTERIA ZERBITZUA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - gazteria@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK