Aurri-espediente eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Aurri-espediente eskaera. (PDF 98kB)

 

Zer da: Eraikin batek duen narriadura-maila egiaztatzeko eskaera da, emaitzak ikusita aurri-egoera dagokion ala ez erabakitzeko.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Higiezinari dagozkion identifikazio-datuak.
  • Aurri-egoera adierazteko arrazoia.
  • Egoileen zerrenda, edozein izanik ere jabetza-titulua. Halaber, higiezinaren gaineko eskubide errealen titularren zerrenda, halakorik balego.
  • Eskumeneko fakultatiboaren txostena (arkitektoa), aurri-deklarazioaren arrazoia justifikatzekoa, higiezinaren egoera fisikoa adieraztekoa eta, era berean, eskaera egiten den unean eraikinak, bere iritziz, dagokion akordioa hartu artean egoileak bertan egotea ahalbidetzen duten segurtasun- eta bizigarritasun-baldintzak betetzen dituela egiaztatzekoa.
  • Titulartasunaren egiaztagiria, aurri-deklarazioa jabeak eskatzen duenean.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: positiboa, hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat ez etortzea gertatu ezean.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatzea. Zuzena bada, eskaera jaso, eskaneatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, egiaztagiri modura.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Txosten teknikoa igortzea.
  2. Entzunaldi-izapidea jabeei eta errentariei, hala badagokio.
  3. Ebazpena ematea.
  4. Interesdunei ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Likidazioa burutzea.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARIZA.

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Jabetza eskritura
  • Interesdurnaren eskaera berresten duen dokumentua
  • Etxebizitzaren dokumentuak: jabetza-eskritura, alokairu edo horniketa-kontratuak, hornigaien ordainagiria(k)...
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra
  • Tekniko txostena

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK