Ordenantzak eta araudi orokorrak ez betetzearen aurkako salaketak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Ordenantzak eta araudi orokorrak ez betetzearen aurkako salaketak (PDF 92kb).

 

Zer da

Udalari egintza baten berri ematea da, zehagarria edo ez, prozedura zehatz baten hasiera erabaki asmoz.

BOE esparruko ustezko iruzurrak edo udal laguntza ekonomikoak sartzen dira.

 

Nork eskatzen du: Interesdun edozein pertsona fisiko edo juridikok (jabeen erkidegoek kasu) edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kb).

 

Dokumentazio gehigarria

  • Salaketan adierazitako gertakariak egiaztatzeko balio dezakeen dokumentazioa

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: salatutako gertakariaren arabera (udal eskumenekoa edo ez)

Ebazteko gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioak: positiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. ARLO edo ADMINISTRAZIO ESKUDUNARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

ARLO ESKUDUNA.

  1. Espedientea dagokion edo ez dagokion aztertzea.
  2. Espedientea ireki edo ez ireki erabakitzea.
  3. Salatzaileari jakinaraztea.

 

Argibideak

Salaketak berak ez du salatzailea interesdun bilakatzen, baina, hala dagokionean, prozeduraren hasieraren berri emango zaio, baita bukatutzat emango duen ebazpenaren berri ere.

Salaketa BESTE ADMINISTRAZIO BATI bidaltzen bazaio, erantzuna emateko ardura horrena izango da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK