Kultur eta kirol mailako jardueretan eta proiektuetan izen-ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Kultur eta kirol mailako jardueretan eta proiektuetan izen-ematea. (PDF 97kb)

 

Zer da: Arlo soziokulturalak sustatutako proiektuetan eta jardueretan parte-hartzeko izen-ematean datza

 

Nork eskatzen du: Edonork eska dezake.

 

Noiz eskatzen da: Jarduera edo proiektu bakoitzaren publizitatean adierazitako epearen barruan.

 

Eskabide-eredua

Normalean ez da beharrezkoa.

Jardueraren arabera, eskaera eredu normalizaturen bat egon daiteke publizitateari erantsita.

 

Dokumentazio gehigarria

  • Baimena. Jarduerak hala eskatzen duen bakoitzean, 18 urtetik beherakoaren gurasoen edo legezko ordezkariaren baimena erantsi beharko da.  BAIMENA-ADINGABEAK-JARDUERAK (PDF 56kB)
  • Eskatzailearen errolda agiria. (Udalak bere kabuz egin edo egiaztatuko du)

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. ARLO SOZIOKULTURALARI bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

ARLO SOZIOKULTURALA.

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Ekarritako eskaera aztertzea eta jarduerak eskatzen dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
  3. Dokumentazioa falta den kasuetan telefonoz eta telematikoki jakinaraztea.
  4. Izen-ematea baieztatzea telematikoki eta telefonoz.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea ARLO SOZIOKULTURALEAN eginbidea egin ondoren.

 

Argibideak

Izen-ematean herrian erroldatutakoek lehentasuna dute herrian erroldatuta ez daudenen aurretik.

Kasu batzuetan jarduera eta proiektuetan izen-ematea gune horietako arduradunek egingo dute (Kiroldegia, Futbol zelaia, Frontoia...)

Tasaren bat ordaindu behar izanez gero, kontu zenbakia zehaztu beharko da izen-ematearen berrespenarekin batera.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Baimena
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

ARLO SOCIOKUTURALA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - kultura@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK