Erreklamazioak kontsumoaren inguruan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Erreklamazioak kontsumoaren inguruan (PDF 103kb).

 

Zer da: Kontsumoaren esparruan aurkezten diren erreklamazioak edo kexak dira.

 

Nork eskatzen du: Etxebarrin erroldatutako pertsonek eta udalerriko enpresa eta establezimenduetako langileek.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

HAUETAKO EDOZEIN ONARTUKO DA:

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kb).

 129-KONTSUMOA-ERREKLAMAZIOAK-EREDUA. (PDF 69kb)

 EUSKO JAURLARITZAREN ERREKLAMAZIO-ORRI OFIZIALA. (PDF 59kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskatzailearentzat ustez, kasua ezagutu eta erreklamazioa hobeto erantzuteko, beharrezkoa dena.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.

Gehienezko epea: ez dagokio.

Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Dokumentazioa Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora igortzea, izapidetze aldera.

 

Geroko izapideak

KIUB.

  1. Dokumentazioa jasotzea.
  2. Kontsulta Kontsumobiden erregistratzea.
  3. Erreklamazioa erreklamatutako establezimendura igortzea alegazioak egiteko.
  4. Erreklamatzaileari izapidearen eta hartako emaitzaren berri ematea, jakinaren gainean egon dadin eta eskura dituen aukerak ezagut ditzan.

KASUAK:

  • Alegazioak ALDEKOAK badira:
    • Erreklamatzaileari jakinaraztea.
    • Espedientea artxibatzea.
  • Alegazioak KONTRAKOAK badira edo JASOTZEN EZ BADIRA. Erreklamatzaileari dituen aukeren berri ematea:
    • Erreklamazioa ezeztea. Teknikariaren ustez, beste esku-hartze batzuk abiatzeko oinarrizko legerik ez badago edo erreklamazioak aurrera egiteko aukerarik ikusten ez bada.
    • Bide Judiziala erabiltzea. Moduak eta bitartekoak adieraztea.
    • Arbitrajea eskatzea.
      • Aukeraren azalpena: ezinbesteko dokumentazioa eta eskaera.
      • Eskaera jasotzea, aurkezten bada, eta irteera erregistratzea.
      • Eskaera osoa Kontsumoko Arbitraje Batzordera igortzea.
      • Eskaeraren kopia osoa eta espedientea igortzea (posta elektronikoz eta postaz).
      • Kontsumoko Arbitraje Batzordeak emandako laudoaren berri ematen dio zuzenean pertsonari.
      • Espedientea artxibatzea.
  • Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoaren ustez, erreklamatutako establezimenduak edo enpresak ARAU-HAUSTEREN bat egin badu:
    • Kontsumobideri jakinaraztea.
    • Eskaeraren kopia osoa eta espedientea igortzea (posta elektronikoz eta postaz).
    • Kontsumobidek emandako ebazpenaren berri emango dio zuzenean pertsonari.
    • Espedientea artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra
  • Eskabidea

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

 

ETXEBARRI KIUB. Santa Ana 1-behea

Astelehenetik ostiralera 9:00 - 13:30

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - omic@etxebarri.net - omic-etxebarri@kontsumo.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK