Erroldatze-Ziurtagiria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Errodatze-Ziurtagiria (PDF 98kb).

 

Zer da

Pertsona bat edo batzuk udalerrian erroldatuta daudela ziurtatzen duen agiriaren jaulkipena da. Ohikoenak hauek dira:

  • BANAKAKOA. Pertsona bat helbide batean bizi dela ziurtatzen du.
  • TALDEKOA. Pertsona guztiak helbide batean erroldatuta daudela ziurtatzen du.

 

Nork eskatzen du

Interesa duen edozein pertsonak edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua: Ez da dokumentu espezifikorik behar.

 

Dokumentazio gehigarria

AURREZ AURRE:

Interesdunak:

  • Jatorrizko NAN, pasaportea, gidabaimena edo bizileku-baimena.

Baimendunak:

  • Jatorrizko NAN, pasaportea, gidabaimena edo bizileku-baimena, dagokionaren arabera.
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentu orijinala. Eredua ikusi:  Errolda-Baimena-Kudeaketak.
  • NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren kopia, dagokionaren arabera.

TELEFONOZ

Telefonoz eskatzekotan, honako datuak eman eta egiaztatu behar dira: NAN, helbidea, izena eta bi abizen. Erroldan ageri den helbidera igorriko da papera, ez beste inora.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Eskabide ereduaren arabera:

AURREZ AURRE: momentu berean.

BIDE TELEMATIKOAN: momentu berean.

TELEFONO, FAX edo E-POSTAZ: Ohiko posta bidez: 2 baliodun egun.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Interesdunaren edo agiriaren hartzailearen/hartzaileen nortasuna egiaztatzea.
  2. Agiria sistema informatikoaren bitartez eskatzea.
  3. BANAKAKO edo TALDEKO errolda agiria interesdunari ematea. Telefonoz eskatzekotan, errolda-bizilekura postaz bidaltzea

 

Geroko izapideak

Ez dagokio.

 

Argibideak

Ofiziozko bajak izapidean: paperean ageri den pertsonaren ofiziozko bajaren espedientea izapide prozesuan badago, agirian jaso beharko da ohar gisa.

Dokumentazioa

Izapide hau egiteko ez da dokumentaziorik erantsi behar.

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak