IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA
Aurretik jakinarazi beharreko jarduera-sailkatua. (PDF 127kb)
Zer da
Aurretiazko jakinarazpen bat da, jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat martxan jartzeko, handitzeko edo berriztatzeko, 7/2012 Legearen (ikusi
argibideak (PDF 127kb)) II Eranskinaren B) paragrafoan jasotakoa; ingurumena, pertsonak edo hauen ondareak kaltetzeko modukoa, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutako Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege orokorraren 55. artikuluaren arabera.
Lokalean lanak egitea ezinbestekoa baldin bada, lan-lizentzia izapidetu beharko da jardueraren eskaera baino lehen.(ikusi izapidea
314 Lizentzia Obra-xeheak proiektuarekin (PDF 103kb))
Nork eskatzen du: Pertsona fisiko edo juridikoak, legezko ordezkariak edota organismoak.
Noiz eskatzen da: Urte osoan.
Eskabide-eredua
321-Aurretik-jakinarazi-beharreko-jarduera-sailkatua-eskaera (PDF 101kb)
Dokumentazio gehigarria
-
Eskumeneko teknikariak igorritako ziurtagiria, jarduera edota instalazioak eraikuntza-proiektuarekin edo aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datozela egiaztatzekoa, eta ingurumenari dagozkion betekizunak betetzen dituena, hala badagokio, dagokion ingurumen-inpaktuaren deklarazioan jasotakoak barne.
-
Eskumeneko teknikariak idatzi eta sinatutako dokumentazio teknikoa, neurri zuzentzaileak proposatuz eta, gutxienez, eduki honekin:
-
Memoria: Jardueraren deskripzio- eta ingurumen-memoria, eta hura garatzeko ezarritako neurriak, hauek barne: Lokalaren deskribapena, azalera (erabilgarriak eta eraikiak) osoak eta partzialak (erabileren arabera), lokalak eraikinaren barnean duen kokapena, hartarako sarbideak eta komunikazioak.
-
Fatxadaren edo fatxaden argazkia(k), kolorean.
-
Jardueraren deskribapena (helburua eta bere garapenari edo ekoizpen-prozesuari dagozkion ezaugarri teknikoak, makineria, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.) eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo ondareetan sor dezakeen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko ezarritako neurriak.
-
Jardueraren funtzionamendurako beharrezkoa den makineriaren deskribapena eta ezaugarri teknikoak eta, hala badagokio, lokalaren aireztapen edota klimatizaziorako aurreikusitako instalazioena.
-
Lokalaren edo jardueraren aurrekariak, hura deskribatuz eta BERRIA ala ERABERRITUA den zehaztuz, nahiz aurretiaz dagoen jarduera baten LEGALIZAZIOA den zehaztuz.
-
Udal mailan aplikatzeko araudia betetzen dela egiaztatzeko agiria (Arau Subsidiarioak, zarataren ordenantza, irisgarritasuna, suteen aurkako babesa, osasun-arauak, etab.)
-
Arau espezifikoak bete behar dituzten instalazioetarako (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas-instalazioa, igogailua, etab.), industria-segurtasunarekin lotutako araudietan agertzen diren baimenak eta zerbitzuan jartzeko agiriak.
-
Planoak – Jardueraren kokapena (gutxieneko eskala, 1:5000). Lokalaren edo eraikinaren kokapen zehatza adierazteko eta finkaren gainerako azalerarekiko alderatzeko espazioa (gutxieneko eskala, 1/500) – Solairuak, kotak ezarrita: lokala osatzen duten maila guztien egungo egoeraren planoak, kotak jarrita, eta banaketa eta erabilerak adierazita, lokala osatzen duten gelen kotak eta azalerak gaineratutako (gutxieneko eskala, 1:50). Halaber, irisgarritasun-arauak betetzen direnaren justifikazioa. - Instalazioak: aireztapena, klimatizazioa, makineria, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (gutxieneko eskala, 1:50). – Sekzioak, kotak jarrita eta espazioen altuera eta erabilerak adierazita, konduktuak, instalazioak, makineria (luzetarakoa eta zeharkakoa) (gutxienezko eskala, 1:50). – Sarbidetik trazaturiko sekzioa eta arraseko kotak. - Fatxadak, egungo egoera eta etorkizunekoa (gutxieneko eskala, 1:50). Jarduerarako beharrezkoak diren xehetasunezko beste plano zenbait.
-
Dokumentazio teknikoa eta neurri zuzentzaileak betetzen direla adierazteko agiria idazten duen teknikariaren kualifikazio teknikoa edo gaitasun profesionala egiaztatu beharko da, dagokion elkargo profesionalak onetsita ez badago.
OHARRA:
(Paperean aurkeztu beharko da. Halaber, CD batean kopia bat gainera daiteke izapidea arintze aldera).
Prezioa
Ebazteko eta jakinarazteko epea
Aurreikusitako epea: berehala.
Legezko epea: ez dagokio.
Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Eskabidearen osteko prozedura
-
Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
-
Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
-
Tasaren auto-likidazioa burutzea.
-
Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, egiaztagiri modura.
-
Udal Bulego Teknikora igortzea eta ZERBITZU EKONOMIKOETARA nahiz UDALTZAINGORA kopia igortzea.
Geroko izapideak
UBT
-
Aurkeztutako dokumentazioa aztertzea egiaztatze aldera, eta egiaztatzeko ikuskapena burutzea.
Argibideak
Aurretik jakinarazteko jarduera eta instalazio sailkatuen zerrenda. (Ikusi
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Lege Orokorra (EHAA, 59. zenbakia, 1998/03/28koa) (II. eranskina) (PDF 127kb))