Arlo SOZIOKULTURALA. Gazteria Zerbitzua

Gazteria zerbitzua logoa Etxebarriko Udaleko Kultura, Gazteria eta Kirol sailak GAZTERIA ZERBITZUA jarri du martxan. Zerbitzu honen bidez garatuko da ETXEBARRIKO GAZTE PLANA. Hainbat taldek, elkartek, gizarte-agentek eta bizilagunek parte hartu zuten plan honen osaketan.

Aurreikusitako 3 urteko epean plana garatzeko (helburuak eta akzioak), Udal honek beharrezkoak diren hainbat baliabide jarri ditu: giza-baliabideak, ekonomikoak, azpiegiturakoak eta materialak. Zehar-lerroko izaera duen plana izanik, gazte-esparruari eragiten dioten hainbat arlotan esku-hartuko du exekuzioak: Enplegua eta Lan-munduratzea, Enplegurako Hezkuntza eta Formazioa, Etxebizitza, Osasuna eta Gizarte Ekintza, eta, azkenik, Aisialdia eta Gazte-Kultura.

Planaren lehen urratsa berau gizarteratzea da. Hori dela eta, jada eraketan parte hartu zuten pertsonei eta taldeei planaren kopia bat, ale digitalean, helarazi zaie. Era berean, plana udalaren web orrian esekiko da, edozein kontsulta egin ahal izateko.

Bestetik, Gazteria Zerbitzuak udal baliabideen gida egingo du, 16 eta 30 urte bitarteko Etxebarriko gazteei zuzendua. Argitalpen hau udalerriko postontzi eta udal ekipamendu guztietan.

Akzioen exekuzioaz gain, beste urrats garrantzitsua GAZTE FOROA eratzea izango da. Gazteen parte hartzea ahalbidetuko duen eremu hau erreferente bihurtu dadin saiatuko gara; bertan, hausnarketak, eztabaidak eta udala mailan kontuan hartzeko ekimen proposamenak bidera daitezen.

Gazteria Zerbitzua Bekosolo parkeko hori koloreko txaleteko 2. solairuan kokatua dago, Etxebarriko Euskaltegia eta Euskara Zerbitzua jada dauden leku berean.

Informazio gehiago edo planaren ale bat eskuratu ahal izateko, jarri harremanetan eskuman agertzen diren baliabideak erabiliz.

Kontaktua

ARLO SOZIOKULTURALA
Gazteria Zerbitzua
Egetiaga Uribarri 1A, 2.
48450 Etxebarri
Kokatu >>
94 426 7005
94 449 1458 faxa
gazteria@etxebarri.net 

Al-Az-Ol 10:00 - 13:30
As-Og 17:00 - 19:00  Kultur Etxea Egetiaga Uribarri 1A, 2. - 48450 Etxebarri94 426 700594 449 1458gazteria@etxebarri.netAl-Az-Ol 10:00 - 13:30 / As-Og 17:00 - 19:00  Kultur Etxea 


QR Kodea mugikorrentzat. Deskargatu kontaktu datuak..

Zeuretzat...

  • Ikusi: Gazte Jarduerak
  • Mugarri Gazte-Etxea
  • Adi! Aldizkaria
  • Gaztebizz
  • Gazte Aukera
  • Euskadiko gazte informazioa
  • Kultura-Gazteria. Eusko Jaurlaritza