Zintururi eta Ikustoki parkea

Zintururi. Ikustokiaren gunea.

Parke ezagun hau ( Kokatu >> ) Etxebarriko San Antonio auzoan kokatua dago. Udalerriaren goialdean dagoen parke hau entzutetsu hau. Herrian oso ezaguna da bertan San Antonioko jaietako ospakizunen erdigunea izateaz gain, jarduera asko burutzen direlako. Kokapenari esker ia udalerri osoa ikusteko begiratoki paregabea da: San Esteban, Legizamon eta izen bereko poligonoa, Kukullaga auzoaren zait bat eta San Antonio.

Bertan, harrizko eraikuntza berezi bat aurkitzen da. Begiratokia inguratzen duen hezi honetan eskenatokia eta frontoiak kokatzen dira. Futbito kantxa bat du eta berau kanpoko ekintza ugari egiteko erabiltzen da: Ospakizunak, jaialdiak, lehiaketak, erakusketak eta abar.

Perimetro formako pasealekuak aipatutako udalerriko txokoak ikusteko aukera emateaz gain, San Antonioko eliza jasotzen du. Atsedenerako eserlekuak eta jolaserako guneak daude: ping-pong, xakea, haur-jolasak eta abar. Parkeak gozamenerako hainbat aukera ematen ditu.

Zinturi. Parkearen zenbait xehetasun.