Legizamon parkea

Udalerrian egin den azkenetako parke hau Kokatu >>(2009an bukatu zen egiten), Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokatzen da. Zubitik, Metroaren tuneletik eta Boquetetik hasita Zubiondo ur-errotaraino heltzen da. Forma minismalistak dituen diseinuko parke honetan oinarrizko formak gailentzen dira: karratuak eta lerroak. Hauek guztiak kontrapuntu egokiak dira Uribarritik sartzeko aukera ematen dion bihurgune erako Nerbioi pasabidearentzat.

Parke honetara Lezama-Legizamon kalean dauden bi igogailu berrien bidez ere egin daiteke. Gainera, kale horretako eskaileretatik eta Zubiondo ur-errotaren ondoko biribilgunetik oinez, ibilgailuz heldu gaitezke parkera eta oinez, Pasarela Nerbioitk, Metro geltotiki.

Bere pasealeku zabalak eta eraikuntza abangoardista ugariek izaera berezia ematen diote: karratu formako metalezko markesinak, eserlekuak, farolak, parterreak...
 

Legizamon. Parkearen xehetasun batzuk.