Kebrantezarra parkea

Ia udalerri erdian kokatzen den parkea da ( Kokatu  >> ). Tamainaz txikia izan arren, aipagarria da bere antzinatasuna (60. hamarkadakoa da).

Neguan inausten diren zuhaitz ugari ditu. Bertako zuhaitzek udaberrian milaka hosto izaten dituzte eta bero garaian itzal atsegina eskaini. Hainbat eserleku izateaz gain 60. hamarkadan parkeko erdigunera eramandako iturria dago.

Joan etorri askoko eremuan kokatzen da; N634 errepide gaineko pasabidearen, Barandiaran ikastetxearen, Montículo parkearen eta San Esteban Etorbidearen artean. Gune hauen guztien artean lotura eta pasabide funtzioak betetzen ditu.

Kebrantezarra. Parkearen irudiak