Bekosolo parkea

Bekosolo. Iturriaren biribilgunea.

Bekosolo Parkea (Kokatu >>) udalerri erdian kokatuta dago. Aintzinako Bandas, gaurko Arcelor,  lantegiaren bizitegi-auzoaren eraldaketaren ondorioz sortu zen. Bertan zuhaitz mota asko, iturria eta kultur zein kirol eraikuntzen artean igarotzen duen pasabidea topa ditzakegu; Bekosoloko Liburutegia, Udal Euskaltegia eta Haurreskola beste batzuen artean.

2007tik Amezola Pasabidearekin izen bereko parkearekin lotuta dago, udalerrian Euskotrenek duen ibilbidea gaindituz.
 
Bekosolo. Haur jolas-guneak Bekosolo. Kirol anitzeko pista.